Aurten ere Vicomtechek euskararekiko bere konpromisoa berritzen du Euskararen Nazioarteko Egunean

03.12.2019

Testuinguru honetan sortu da batua.eus, Adimen Aritifizialan eta sare neuronaletan oinarritutako eta erabilera bakoitzarekin hobetzen den euskara-itzultzaile automatikoa. Batua.eus-ek urteetan zehar Vicomtech-ek sortutako ezagutza biltzen eta gizarte osoaren eskura jartzen du. Proiektu honek euskararen teknologien garapena bizkortzen laguntzen du, euskararekin lotutako hizkuntza-teknologiak enpresa-ehunera eta gizartera transferentzia bultzatuz.

Honetaz gain, pauso bat aurrera eman dugu eta industriaren Euskal Plataforma (Indeus) EAEko sustapen ekonomikorako SPRI agentzia eratzen ari den elkargunean parte hartuko dugu. Helburua du "industriek euskaraz lan egiteko behar dituzten erramintak ahalbidetzea" eta EAEko enpresa industrialei laguntza ematea "euskararen erabilpena enpresan areagotzeko".

Euskararen Nazioarteko egun honetan, eta datorren egun bakoitzean, euskara erabiltzea eta sustatzea animatzen zaitugu.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay