Dr. Oihana Otaegui MUBIL Mobility Awards sarien I. Edizioko finalista

10.09.2021

Lehengo edizio hau aipagarria da, bai aurkezturiko proiektuen kalitateagatik, bai izen-emateen kopuruagatik, hiru herrialdeetako hogeita zortzi ekimen izan direlako. Horietatik sei proiektu izango dira lehian, MUBIL ekosistemaren parte izateko, Proven, barnean dagoelarik, Dr. Oihana Otaegui, Garraio Adimendun Sistemak eta Igenieritza Zuzendariak aurkeztutako proposamena.

Ecomagnet:
Motor elektriko zaharkituen materialak berreskuratzea eta prozesatzea, lur arraroak eskuratzeko. Lur horiek, ondoren, motor elektriko berriak fabrikatzeko erabiliko dira. 

Proven:
Simulazio plataformak, kondukzio automatizatuko garapenen baliozkotzean denborak murrizteko.

BiaPower-Grid:
Softwareko plataforma bat garatzea, ibilgailu elektrikoak kargatzea optimizatzeko.

Wattson Smart Charging:
Kargatzeko estazio mugikor bat garatzea, garraiatu daitekeen biltegiratze sistema batean oinarritzen dena.

Asimob:
Errepidea ikuskatzeko sistema automatizatua, modu sistematikoan egiaztatu ahal izateko ikuspen baldintza egokiak eta bidearen egoera. 

Ox Riders:
% 100 elektrikoa eta adimenduna den motozikleta bat garatu eta fabrikatzea.

 

Finala irailaren 20an izango da, astelehenean, 16:30ean, Donostiako TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Ekitaldia Antonella Brogliak aurkeztuko du, eta, bertan, sei finalistek aukera izango dute beren proiektuak ezagutzera emateko, nazioarteko publikoaren aurrean.

Epaimahaia mugikortasun berriaren hainbat arlotako adituek osatuko dute, eta jokoan dauden bi sarien irabazleak ezagutaraziko ditu. Sariak hauek izango dira: 25.000 eta 10.000€, eta, horrez gain, 12 hilabetetarako espazioa MUBIL edo BIC Gipuzkoa erakundeen instalazioetan. Eta are garrantzitsuagoa den zerbait, alegia, mugikortasun adimendunari eta jasangarriari buruzko proiektuen garapenerako erreferentziazkoa den ekosistemaren parte izatea.

Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz; beraz, nahi duzun tokitik ikusteko deia egiten dizugu. Horretarako, eman iezaguzu, jarraian, zure posta elektronikoa, eta streaming-aren esteka bidaliko dizugu, finala baino egun batzuk lehenago.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay