Gidatze Autonomoko eta Laguntzeko Sistemak
Mugikortasun Adimenduna
Lagundutako gidatze (ADAS) eta gidatze autonomoaren soluzioak errepide eta trenbideetako garraio pribatu eta publikoko ibilgailuetan irekitzen dira garapen teknologikoari esker. Istripuak murriztea, funtzioak automatizatzea, erosotasuna edo eraginkortasun energetikoa areagotzea bilatuz. Horretarako, teknologia berrien aukerak eta mugak aztertu behar dira, irtenbide berritzaileak sortzeko.
Autopropultsio- eta trenbide-sektoreko enpresa askorekin lan egiten dugu (ibilgailuen fabrikatzaileak eta gidaritza-sistema lagunduak eta autonomoak) soluzio hauek garatzeko:
- Ibilgailuaren barrualdea hautemateko sistemak
- Sentsoreak fusionatzea, eszena hobeto ulertzeko
- Testatzeko eszenatokiak automatikoki sortzea
- Proiektu nagusiak
- Lotutako albisteak
16.06.2026
Vicomtech LandaGO proiektuaren bidez landa-eremuetako mugikortasun autonomoa garatzen ari da
Zentro teknologikoa LandaGO proiektuaren parte da. Proiektu honen helburua Gipuzkoako landa-eremuetako udalerrietan mugikortasun-aukerak hobetzea da, ibilgailu autonomoen bidez. Azken probak Amezketan eta Abaltzisketan egin dira, eta ibilgailuaren urrutiko monitorizazioa eta asistentzia ikertu dira. Funtzio horiek beharrezkoak izango dira horrelako inguruneetan operazio seguruak eta eskalagarriak bermatzeko.
27.05.2026
Vicomtechek mugikortasun autonomorako eta segurtasun adimendunerako egoitza berria inauguratu du Eskuzaitzetako MUBIL gunean
Egoitza berriak zentro teknologikoak mugikortasun autonomoan eta segurtasun adimendunean ikerketa aplikatuaren alde egindako apustua indartu egiten du. Ekitaldia 25. urteurrena ere ospatu du, erakundeetako, enpresetako eta ekosistema teknologikoko eragileekin batera.
23.12.2022
Vicomtech Zentroak AWARE2ALL koordinatzen du, konektatutako ibilgailuen eta ibilgailu autonomoen segurtasuna hobetuko duen proiektu europarra, bidaiarien eta bide-erabiltzaileen aniztasuna kontuan hartuta
Vicomtech Zentroak koordinatzen du Europa osoko automobilgintzaren sektoreko 16 erakunde biltzen dituen proiektu hau. Segurtasun-istemak eta gizon-makina interfazea garatuko dira, inklusiboak eta berritzaileak, automatizazio handiko ibilgailuak hedatzeko bidea erraztuko dutenak.
23.06.2022
Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, UPV/EHUrekin batera, udako ikastaroa «Mugikortasun konektatu, iraunkor, kooperatibo eta segurua» antolatu du.
Oihana Otaegik, Vicomtech-eko Garraio eta Segurtasun Ataleko zuzendariak, ekainaren 22an egindako ekitaldian parte hartu zuen. Bertan, egoera berria ikuspegi klimatikotik eta teknologikotik errepasatzea izan zen bere jardueraren ardatza, mugikortasun berriari dagokionez.
17.05.2022
Vicomtech Zentroak Toulousen ITS European Congress-eko parte-hartzaileak gonbidatzen ditu denbora errealean proba-ibilgailuan integratutako Dynamic Map tokiko sistema probatzera
Honetaz gain, ekitaldiari lotutako hitzaldietan 4 artikulu zientifiko aurkeztuko ditu eta zentroak koordinatutako Accurate proiektu europarraren emaitzak erakutsiko dituen stand bat izango du
29.04.2022
Vicomtech Zentroak mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizatuaren erronkak azaldu ditu Go Mobility-n
Go Mobility by Mubil mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren erreferentziazko topagune profesionala izango da Europako hegoaldean. Vicomtech-ek parte hartze handia izan du, aurreko edizioetan bezala, eta, horri esker, ekosistemako hainbat eragilerekin elkartu eta esperientziak, ezagutzak eta beharrak trukatu ahal izan dira.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


