Europar Batasuneko ordezkari batek Vicomtech-IK4ren teknologiarekin garatu den gidaririk gabeko ibilgailua frogatu du Munichen

08.11.2013

Europar Komisioko Satelite Bidezko Nabigazio Programen eta Industriako Zuzendaria den Matthias Petschkek eta Europan GNSS Agency (GSA)-ko Zuzendaria den Carlo des Doridesek Munichen probatu dute gidaririk gabeko ibilgailu hau. Taxisat proiektuaren barruan Vicomtech-IK4ren teknologiarekin garatu dute ikusmen artifizialarekin gidatzen den ibilgailua. European Space Solutions biltzarra 2013ko azaroaren 5etik 7a bitarte izango da Munichen. 3 eguneko biltzar garrantzitsu honek enpresak eta sektore publikoa, erabiltzaileekin eta espazioan oinarritutako soluzioen garatzaileekin jarriko ditu kontaktuan.

Oihana Otaegui, garraio sistema adimendu eta ingenieritza arduradunak “Errepide eta trafikoaren kudeaketarako soluzio espazialak” ondorengo txostena aurkeztuko du: “ kostu baxuko GNSS eta ikuspen artifizialean oinarritutako datu fusio soluzioak gidaririk gabeko ibilgailuentzat”

 

TAXISAT PROIEKTUA

Gidaririk gabeko lehen ibilgailu robotikoa da hau, modu autonomoan mugitzen dena zentroak garatutako ikusmen artifizialari esker. Segurtasun osoz mugitu dadin informazioa jasotzen du eta ibilgailuaren izena Taxisat da.

Vicomtech-IK4ren lana ikuste-sentsoreak dira. Sentsore hauek algoritmo batzuk ematen dizkio ibilgailuari, balio ezberdinak identifikatu eta mugitzerakoan erabakiak hartzeko lagungarriak direnak. Honela, algoritmo hauek kokapena zein den zehaztu eta kalean edo errepidean dauden oztopoak identifikatzea ahal egiten du. Ibilgailuak informazio hau erabiltzen du joan-etorrietarako erabakiak hartzeko baita trafiko seinaleak, beste ibilgailu eta oinezkoak errespetatuz mugitzeko.

Honen helburu teknologikoa Vicomtech-IK4k garatzen dituen ikusmen sistemak gainontzeko sistema robotikoek erabiltzen dituzten beste sentsoreei gehitzea da, adibidez GPSa.

Bestalde hirietako poluzioaren murriztea ekarriko du ibilgailu elektrikoa delako; aparkatzeko dauden arazoei ebazpena emango die ere garraio publikoa eta erabiltzaileen helmugaren arteko lotura izan daitekeelako (atez-ateko garraioa) baita hirietako ibilgailu kopurua mugatzeko ere, egun garraio publikorik ez duten  tokietan garraio zerbitzuak eskainiko zituelako.

Proiektuari buruzko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=3FYYvXMku0I

Proiektuaren weborria: www.taxisat.net

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay