Eusko Ikaskuntzak eta Vicomtech Zentro Teknologikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute itzulpen tresnak hobetzeko bidean

23.06.2020

Eusko Ikaskuntzak eta Vicomtech Zentro Teknologikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute itzulpenetarako teknologietan aurrera egiteko.

Vicomtechek tresnak ikertzen ditu euskarak gaztelera edota ingelesa bezalako hizkuntzen pareko heldutasun teknologikoa (TRL) lor dezan. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak teknologia hori hobetzen lagundu dezaketen eduki elebidun ugari ditu eta sortzen ditu.

Hitzarmen honen bidez, Eusko Ikaskuntzak Euskonews aldizkariko fondo elebidunak utziko ditu. Konkretuki, 726 aldizkari ditu argitaratuta bai euskaraz bai gazteleraz. Kantitate garrantzitsua da eta zuzenean aplika daiteke Vicomtechek lantzen dituen itzulpen tresnak hobetzeko.

Akordio honen baitan, gainera, Eusko Ikaskuntzari euskara eta gaztelerazko ikus-entzunezko edukien azpititulu automatikoak jartzeko IDAZLE Plataforma erabiltzeko eskubideak utziko dizkio bi urterako.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay