Gorka Epelde: “User Interface Abstraction for enabling TV set based Inclusive Access to the Information Society” bere doktore tesiaren defentsa

24.10.2014

Gorka Epeldek, eOsasuna eta Biomedikuntza Aplikazioak saileko ikertzaileak, duela gutxi defendatu zuen bere doktore tesia: “User Interface Abstraction for enabling TV set based Inclusive Access to the Information Society”.

Tesi hau zerbitzu interaktiboak telebistan eskuragai izatera zuzenduta dago. Munduko ia etxe guztietan dago telebista bat eta Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) zabalduena da. Hala ere, nahiz eta bere ezarpena merkatuan zabala den, zerbitzu interaktiboen kontsumoa telebistan mugatua da.

Tesi lan honen ekarpen handienak hauek dira: (i) telebistara unibertsalki eskuragaia den urruneko kontrola ahal egiteko proposamena, (ii) telebistari unibertsalki eskuragaiak diren zerbitzu interaktiboekin hornitzeko proposamena eta (iii) bizitza errealean erabiltzaileei telebistan unibertsalki eskuragaiak diren zerbitzuekin hornitzeko proposamena.

Erabilpen kasu ezberdinetan inplementatu dira aipaturiko proposamenak eta erabiltzaile errealekin ebaluatu dira, emaitza onak lortu direlarik.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay