MediaScape proiektuaren aurkezpena NAB Show-ean, Las Vegas-en (apirilaren 16tik 21 era)

20.04.2016

Apirilaren 16tik 21era MediaScape (www.mediascapeproject.eu) proiektuaren emaitzak aurkeztu dira NAB Show 2016-ean Las Vegas-en.

Industriako sektore guztietako partaideak, Broadcast, Digital Media, Zinema, Aisia, Telekomunikazioak, Postprodukzioa, Akademia, Segurtasuna, IT, Errealitate Birtuala eta Areagotua besteak beste Las Vegas-en bildu dira sei egunez multimedia errealitatea marrazten duten murgiltze esperientzietara hurbiltzeko.

MediaScape proiektuaren helburua soluzio interoperable bat eskaintzea da sorkuntza,  distribuzio eta multimedia zerbitzu pantaila-anitz konektatuen kontsumorako, erabileraren testuinguruari eta gailuei egokitzen direlarik. Proiektuaren emaitza nagusia Web teknologien buru den liburutegi multzo bat da, pantaila-anitzen erronka nagusiei ekiten diona eta difusiogileei eta aplikazioen garatzaileei aplikazioak erraz sortzea ahalbidetzen diena, soluzio tekniko konplexuekin edo amaiera-gailuetara bideratutako teknologiekin lan egin beharrik gabe.

MediaScape proiektuaren stand-a SU16713 da eta Futures Park-en (oraindik merkaturaturik gabe dauden ikerketa proiektuak) kokaturik dago.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay