Operator 4.0 teknologiari esker gaitasunak hobetzen dituzten langileak izendatzeko terminoa

28.01.2020

Visual Computing teknologiak Industry 4.0 paradigmaren barne daude. Teknologia horiek, automatizazio sistemetan aplikatzeaz gain, langileei zuzenean laguntzeko gaitasuna dute. Testuinguru honetan Vicomtech Zentroak Operator 4.0 kontzeptuaren inguruan aplikazioak garatzen ditu. Hau dela eta, ICT eta Visual Computing teknologia aurreratuetan baliatuz langileek bere gaitasunak nabarmen zabaltzen dituzte eta erantzukizun berriei aurre eginez profesionalki hazteko aukera dute. Teknologia horiei esker, adibidez, jarduteko gaitasuna handitu dezake, ekoizpen-prozesua behatu eta azter dezake, bai eta hura kontrolatzeko modua ere, eta sistema horien gidari izan daiteke mihiztatze- eta egiaztatze-lanetan.

Vicomtech langilea ahalduntzeko ildo horretan ari da lanean ekoizpen-prozesuen barruan, eta dagoeneko hainbat irtenbide garatu ditu, "Visual Computing technologies to support the Operator 4.0" izeneko artikulu zientifiko batean laburbiltzen direnak. Bertan Visual Computing aplikazio batzuk azaltzen dira, Operator 4.0 potentzialaren hurbilketa egiten dutenak. Erabilitako teknologien artean daude Computer Graphics, Visual Analytics eta robotika kolaboratiboa.

Artikulu hau hemen deskarga daiteke: Science Direct.com

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay