Vicomtech-IK4k Donostia Cyber Sec 2017an parte hartu du

29.05.2017

DSC17 – Donostia Cyber Sec 2017 izeneko lehen edizioa egin da Donostian, segurtasun informatikoaren inguruko mundu-mailako ekitaldia dena eta 3 jardunaldietan banatu dena.

 

Juan Arraizak, Vicomtech-IK4ko Segurtasun Proiektuetako arduradunak, maiatzaren 18an Vicomtech-IK4n segurtasun informatikoaren baitan dauden H2020 proiektuen parte-hartzearen estrategia diseinatzeko modu egokiena nola ulertzen den azaldu zuen DCS17 konferentziaren azken jardunaldian. Bertan defendatu zena zera da, Europako Batzordeak proposatutakoari modu erreaktiboan erantzun ordez, segurtasun informatikoko I+G-eko helburuen bidez parte-hartzeko deialdiak bilatu eta horietara proposamenak aurkeztuz emaitza hobeak lortzen direla.

Segurtasun informatikoaren testuinguruan, azken 3 urteotan (2015-2017) Vicomtech-IK4k garrantzi handiko enpresekin estuki parte-hartu du H2020 programan, 1,9 M€tako erretornu ekonomikoa lortuz. Gainera, elkarlanerako marko pribilegiatua osatzen da gai honetako ildo zientifiko-teknologikoei etengabeko babesa eskainiz.

Bestalde, Vicomtech H2020ean segurtasun gaietan Espainia mailan itzulkin handiena duen zentro teknologikoa da (Iturria: Europako Batzordeko datuak, CDTIk egina – Marco Programan partaidetza espainiarraren datu-base ofiziala)

 

Ekitaldi hau 3 jardunaldietan banatuz publiko guztiari iristea lortu zen. Gune nagusia kontzientziazioa, segurtasun informatikoaren talentuaren indartzea eta enpresa-aktiboen babesan jarri zen. Lehenengo jardunaldia, DCS17-Camp, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduerez eta guraso eta hezitzaileentzako hitzaldiez osatuta zegoen. Bigarrena, DCS17-Challenge, ingeniaritza informatikoko ikasle eta interesatuei CTF (Capture The Flag) baten fase ezberdinak gainditzeko erronka egin zitzaien. Hirugarren eta azken jardunaldian, DCS17-Conference, gure parte-hartzea izan zuenak, segurtasun informatikoaren ebaluazioa, eraso arruntenak aurkeztuz, eta segurtasun informatikoaren egoera Industria 4.0an aztertu ziren.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay