Vicomtech ITS European Congress-ean parte hartuko du Eindhovenen erakustaldi handiarekin ekainaren 3 eta 6 bitartean

03.06.2019

Vicomtecheko ITS taldeak behin ere parte hartuko du Europa mailan sektoreko hitzordu garrantzitsuenean. Oraingoan parte hartzea zentroak lidertzen duen VI-DAS europar proiektuaren hedapenean fokatuko da, baita AUTOPILOT bezalako proiektu ezberdinen markoan garatzen ari diren azken belaunaldiko teknologia duen kotxearekin inguru errealetan egindako probetan ere.

VI-DAS europar proiektuaren inguruan, egunotan kotxea eta gidariaren arteko kontrol partekatuko demoa erakutsiko da trafikoa errealean. Demo hau bi erabilera kasu errealetan datza belaunaldi berriko 720º Gidatzearen Laguntza Sistema, eszenaren eta gidariaren egoeraren analisia erakusten duena eta inguruaren egoera orokorra hobeto ulertzen laguntzen duena, gidaria beti informatua dagoelarik. Demo hauek igandean, ekainaren 2an 15:00etan eta asteazkenean, ekainaren 5ean 11:00etan izango dira.

Ostegunean, ekainak 4ean, Vicomtechek “Special Interest Session” bat antolatuko du VI-DAS proiektua eta handover eta handback arazoari aurre egiten dioten antzeko beste batzuk aurkezteko.

Gainera, ERTICOren zonaren barruan stand bat jarriko da. Bertaratutakoek demoak ikusi eta VI-DAS proiektuaren inguruko informazio gehiago jaso ahal izango dutelarik.

Aurten, nobedade gisa, Vicomtechek denbora errealeko demoetan ere parte hartuko du AUTOPILOT proiektua aurkezteko egun eta toki ezberdinetan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay