Vicomtech zentroak Euskadiko 13 enpresa eta erakundek osatutako partzuergoan parte hartuko du, Euskadin 5G teknologia probatzeko

07.08.2020

Baterako ekimen honen bidez, 5G sare bat zabalduko da Euskadiko hiru teknologia-parkeetan (Gipuzkoa,  Bizkaia,  Araba)  eta  Abadiñon.  Horretarako  erabiliko  da  aurrekontuaren % 65. Gainerakoa 9 erabilera-kasu garatzeko erabiliko da. Zehazki, erabilera-kasu horiek produktu eta zerbitzuak merkaturatu aurreko garapenera bideratuta daude, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sare-zerbitzuen arloetan. Horretarako, azken belaunaldiko 5G  teknologiarekin  esperimentatuko  da (Edge  computing,  Network  slicing  eta  Sarearen birtualizazioa), eta testatuko da 5G-ak zer ahalmen eskaintzen dituen abiaduran (4G-a baino 20 aldiz azkarrago), latentzian (4G-ak baino 100 aldiz latentzia gutxiago) eta IoT masikoan (4G-arekin baino 100 aldiz gailu gehiago konektaturik km2 bakoitzeko).

Vicomtech zentroak proiektuaren esparruan definitu diren hiru erabilera kasutan parte hartzen du, partzuergoko enpresekin batera teknologia balioztatuz.
Ontziratutako entretenimendu masiboko banaketaren erabileraren kasuan, benetako azpiegitura batean esperimentatuko du 5G sareetan multimedia-edukia banatzeko algoritmoak eta ekarpenak hedatzen, MEC arkitektura diseinatzeaz gain. Mugikortasunean dauden ibilgailuen mantentze-lanei dagokienez, aldagaiak egokitu eta prozesatzeko konponbidean lagunduko du, eta bere ibilgailu sentsorizatua eskura jarriko du partzuergoko bi enpresaren estrategiei euskarria emateko. Hirugarren erabileraren kasuan, bistaratze areagotuarekin eta operadoreen urruneko laguntzarekin lotuta, Vicomtech arduratuko da komunikazioen arkitekturaren diseinuaz eta errealitate areagotuaren zerbitzuaren kontzeptu-probaren garapenaz.

Proiektu hau 13 bazkideko partzuergo batek eratu du. Bazkideak ekosistema zabal batekoak dira, haien artean baitira telekomunikazioetako operadoreak, sareko ekipamenduen hornitzaileak, unibertsitateak,  ikerketa-zentroak,  erakunde  publikoak  eta  enpresa  pribatuak:  Euskaltel,  R, Orange, Grupo MASMOVIL, ZTE España, ZTE Managed Services, Gestamp, Ikusi (Velatia taldea), CAF, Dbus (Donostiako Udala), Datik (Irizar taldea), CEIT eta Vicomtech. Enpresa horiek, gainera, lankidetza-hitzarmenak  egin  dituzte  Iberdrola,  Basque  Security  Center (Eusko  Jaurlaritza), Tecnalia, Tecnun (Universidad de Navarra) eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Horretaz gain, proiektuak euskal administrazio publikoaren laguntza du: Eusko Jaurlaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Donostiako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Zamudioko Udala eta Abadiñoko Udala.

Azpimarratzekoa da, halaber, proiektu pilotua Red Colmenak (Promotora de Redes Compartidas, SA) diseinatu eta kudeatu duela, eta partzuergoaren kudeaketa Euskalteli dagokiola.

Proiektua Red.es-eko Administrazio Kontseiluan onetsia da (Ekonomia eta Enpresa Ministerioko erakunde bat da Red.es), eta 30 hilabeteko iraupena izango du. Inbertsioa 7,1 milioi eurokoa da; Red.es-ek 2,2 milioi euroko diru-laguntza eman du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura.

5G teknologiaren garapena Espainian

5G Euskadi” proiektua 5G sareen etorkizuneko garapenari eta lurraldearen garapen sozial eta ekonomikorako duten garrantziari buruzko hausnarketatik sortu zen, kontuan harturik teknologia hori  aplikatuko  dela  mugikortasunaren,  energiaren,  industriaren  eta   zibersegurtasunaren arloetan.   Ekonomia   eta   Enpresa   Ministerioaren   mendeko   Red.es   erakunde   publikoaren programaren 2. deialdiaren parte da.

5G Plan Nazionalaren eta Lurralde Adimendunen Plan Nazionalaren esparruan egindako 5G pilotuen deialdien  bidez, Gobernuak eskaera  goiztiar  bat sustatu  nahi du, zeinak 5G-aren ahalmenekin esperimentatzeko bide emango baitu eta ekosistemen garapena sustatuko baitu operadoreen, teknologia- eta soluzio-hornitzaileen eta inplikatutako gainerako eragileen artean.

Lortutako esperientziari esker, Espainia teknologia berri horren garapenean aurreratuenen artean kokatuko da. Hala, sustatzen da 5G-ak bere heldutasun teknologikoa eta komertziala lortzen duenean herrialdea prest egon dadin zerbitzuak egoki emateko eta ahalik eta gehien aprobetxa ditzan teknologia horren aukerak, funtsezko teknologia izango baita, datorren hamarkadan, herrialde aurreratuenetan gizartea eta ekonomia digitalki eraldatzeko.

Onetsitako proiektuek hiru helburu dituzte: teknologia horrek ahalbidetzen dituen 5G sareen lehen hedapenak eta sarea kudeatzeko teknikak esperimentatzea, eta erabilera-kasuak garatzea eragile guztien inplikazioarekin, erabiltzaileak barne.

5G-ri buruz...

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay