Vicomtech-eko Digital Media taldeak Arkitekturak 5G mintegia emango du 4.0 industriarako

04.11.2020

Vicomtech-eko Digital Media taldeak joan den urriaren 30ean 4.0 industriarako Arkitekturak 5G mintegia eman zuen IMH Fabrikazio Zentro Aurreratuak antolatuta. Programak komunikazio-azpiegitura adimendun eta egokitzaile batean inplikatutako moduluekin lotutako hainbat alderdi teknologiko, operatibo, zientifiko eta erregulaziokoak hartu zituen, 4.0 industriaren eremuko hainbat aplikazioren beharrei erantzuteko.

Bertaratutakoek informazioa lortzeko aukera izan zuten, 5G teknologiek ekoizpen-prozesu berritzaileen komunikazio-beharrei zein neurritaraino erantzun diezaieketen eta haien heldutasun-egoera ulertzeko. Gainera, komunikazioen behar zehatzetan eta ezaugarrietan arreta jartzen duen arkitektura diseinatzeko nahikoa nozio hartu zituzten. Bestalde, prestakuntzan parte hartu zuten ikertzaileek modulu bakoitzean erabil ditzaketen teknologien mapa bat eman zieten bertaratuei, eta hainbat ikerketa-ildo, estandarra garatzeko planak eta horien hedapena azaldu zizkieten.

Jardunaldi batean zehar egin ziren saio praktiko batzuen bidez, ezarritako helburuak betetzea lortu zen, eta 5G teknologien eta horiek etorkizunean audientzian izango dituzten aplikazioen ikuspegia zabaldu zen.

2020ko urriaren 30ean online formatuan egindako mintegian honako saio hauek eman ziren:

  • 5G Oinarrizko ezagutzak
  • 5G erabileraren kasuak 4.0 Industriarako
  • 5G arkitektura eta teknologiak (Irratia, Backhaul & Core, IoT komunikazioen Pipeline, estandarizazio-gorputzak, WGs & Releases, Network slicing & son Industria 4.0rako arkitektura)
  • Nazioarteko ekimenak
  • 5G Ikerketa eta 4.0 Industria
  • 6G Industria 4.0n

Prestakuntzan parte hartu zuen Vicomtech-en taldea Dr. AngelMartín, Ricardo Marco,  Roberto Viola, Zaloa Fernández, Juncal Uriol eta Alvaro Gabilondo ikertzaileek osatzen dute.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak