Batua.eus-ek beste urratsa eman du eta ingelesera eta frantsesera itzultzeko zerbitzuak zabaldu ditu

21.10.2020

Euskararen erabilera irekia zabaltzeko eta errazteko helburarekin leial izanik eta gizartearen zerbitzura, Batua.eus-ek gaztelania eta euskarazko itzulpen-zerbitzuetaz gain, ingelesa eta frantsesa txertatu ditu. Integratuta daramatzan adimen artifizialeko algoritmoei esker, sistemak tresna erabiliz ikasten du eta, erabilera bakoitzarekin, emaitzak hobetzen ditu. Ildo horretan lan eginez, euskara oinarri duen teknologiaren egoera beste hizkuntza nagusi batzuek duten egoerara hurbiltzea lortzen da pixkanaka.

Batua.eus-ek API bat ere badu API.ITZULI.VICOMTECH.ORG, beste ikerketa-proiektu berritzaile batzuetan integratu eta erabili ahal izateko.

Vicomtech Zentroak bere tresnaren etengabeko hobekuntza prozesuarekin jarraitzen du, une bakoitzean Adimen Artifizialeko teknologia aurreratuenak Batua.eus-i aplikatzea ahalbidetzen diona. Gainera, laster zuzentzaile ortografiko bat jarriko du lau hizkuntzetan, jatorrizko testuen sarreran akatsak detektatzeko eta automatikoki zuzentzeko, itzulpen-emaitzak are zehatzagoak izan daitezen.

Orain arte, tresnaren erabilera-adierazleek emaitza oso onak eman dituzte, eta euskara hizkuntza nagusia izanik, itzulpen-teknologiak hobetzeko ahaleginean eta asmoan jarraitzera bultzatzen dute. Vicomtech Zentroak eskerrak eman nahi dizkio komunitateari emandako laguntzagatik eta zerbitzuan jarritako konfiantzagatik, eta erabiltzaileen beharrak betetzen jarraitzea espero du, geroz eta sistema garatuago eta zehatzago batekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak