Vicomtechek mugikortasun autonomorako eta segurtasun adimendunerako egoitza berria inauguratu du Eskuzaitzetako MUBIL gunean

27.05.2026

Vicomtech zentro teknologikoak inauguratu du bere egoitza berria Eskuzaitzetako industrialdean (Zubieta), eta bete-betean integratu da MUBIL Poloaren ekosistema estrategikoan. Irekierak asken belaunaldiko azpiegitura eskaintzen dio Vicomtech Fundazioari, mugikortasunean eta segurtasunean ikerketari lotutako lan-ildoek azken urteetan izan duten hazkundearen ondorioz.

Instalazio horietan, Vicomtechek ibilgailu konektatu eta automatizatuei, segurtasunari aplikatutako ikusmen artifizialeko teknologiei, denbora errealeko bideo-analisiari eta herritarrak zein azpiegitura kritikoak babesteko soluzioei lotutako proiektuak garatuko ditu.

Eskuzaitzetan garatuko den ikerketa-jardueraren helburu nagusietako bat garraio-eredu seguruago, irisgarriago eta jasangarriago baterako trantsizioa bizkortzea da. Horrela, zentroak "zero emisio, zero istripu eta segurtasun maximoa" lortzeko erronkari erantzun eraginkorrak emateko lan egingo du.

Misio hori eta gainerako helburuak gauzatzeko, egoitzak ikerketa laborategi handi bat dauka, ikerketa aurreratuaren eskakizunei erantzuteko prestatua.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Vicomtech Fundazioaren arteko finantziazio partekatuari esker jarri da martxan zentro berria, eta ekimen hau Euskadik nazioarteko eragile garrantzitsuenen artean kokatzeko egiten ari den apustua indartzen du.

Inaugurazioak erakundeetako eta berrikuntzaren ekosistemako ordezkari ugari bildu ditu. Bertan izan dira Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Era berean, bertan izan dira Vicomtecheko presidente Jon Ander de las Fuentes, Vicomtecheko zuzendari nagusi Julián Flórez, zentro teknologikoko zuzendaritza-taldeko kideak eta beste erakunde batzuetako ordezkariak.

Ekitaldian, gainera, egoitza berrian jardungo duten Vicomtecheko enplegatuak ere izan dira, baita ekosistema teknologiko eta enpresarialeko ordezkariak ere.

MIKEL JAUREGIREN ADIERAZPENAK

Gaurkoa Vicomtechen 25. urteurrena ospatzeko eguna ere izan da. Efemeride hori oso presente egon da ekitaldian, eta zentroak sortu zenetik egin duen ibilbidea aitortu nahi izan da. Hori dela eta, omenaldia egin zaie haren sortzaileei eta azken 25 urteotan zentroaren garapenean lagundu duten presidenteei. Ekitaldian, sektoreko eta lurraldeko enpresa nagusietako ordezkariak ere izan dira, urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez.

Vicomtech MUBIL Huben sartzeak, Cidetec, Tecnalia edo Ceit bezalako erreferentziazko beste eragile batzuekin batera, zentro teknologikoak mugikortasun jasangarriaren ekosistemarekin dituen sinergiak biderkatuko ditu.

Vicomtechen etorrerak sendotasun handiagoa ematen dio MUBILi, haren gaitasun teknologikoak indartuz eta Gipuzkoaren zein Euskadiren lehiakortasuna eta posizionamendua sendotuz mugikortasun jasangarri, autonomo eta seguruaren nahiz segurtasun adimendunaren nazioarteko testuinguruan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak