6G Irrati, Edge eta Lurretik kanpoko sareetan banatutako eta federatutako esperimentuak
6GDIFERENTE
Iraupena:
01.10.2023 - 30.06.2025
6G DIFERENTE komunikazio mugikor aurreratuen 6G erronka nagusietako bitan zentratzen da: aireko gailuen komunikazioak ezartzea; eta mugikortasun egoeretan Edge ingurune birtualizatuetako zerbitzuen jarraitutasuna eta kalitatean. 6GDIFERENTE programa estrategiko berriak egoera pribilegiatua mantendu eta hobetu nahi du, taldeko kideek beren posizioa berritu eta hobetu ahal izan dezaten, bai nazioan bai nazioartean funtsezko eragile gisa, ahaleginak, baliabideak eta ezagutzak mutializatuz. Egoera hori Cervera open-Verso Bikaintasun Sarean aldez aurretik izandako lankidetzaren bidez eraiki zen.
6G DIFERENTEren jarduerak sei lan-paketeren barruan egingo dira. Lan-pakete eta jarduera bakoitza zentro baten ardura da. Zeregin bakoitzeko liderra lana koordinatzeaz arduratuko da, denboran eta kostuetan ezarritako helburuak lortzeko, eta erakunde guztientzat beharrezkoak diren lankidetzei modu eraginkorrean jarraipena egiteaz. Lan paketeko (PT) liderrak, berriz, zereginen jarduerak lerrokatuko ditu, eta emaitzak beste lan pakete batzuetan erabiltzea kudeatuko du, lanaren garapena eranginkorra izan dadin, erakunde anitzeko lantaldeen bidez.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


