Automobil-industriako osagarrien ikuskapen teknologien garapena kadentzia altuko estanpazio prozesuen inLINE neurketan.

MEDLINE

Iraupena:

01.03.2017 - 31.12.2017

MEDLINE proiektuak, automobil-industriako prozesuen munduan bideratutako abiadura handiko estanpazio beroko prozesuetan irteten diren piezen informazioa neurtzeko gai diren teknologia berriak bilatzen ditu.

Estanpazio beroko fabrikazio prozesuen lineak, manufakturazio munduko beste prozesu asko bezala, akastun piezak sortu ditzake. Pieza horien identifikazio azkarrak, beste gauza batzuen artean, makinan arazoren baten ondorioz akastun fabrikazio sortak geldiaraziaztea ahalbidetuko digu 
Estanpazio prozesutik irten bezain laster neurketak egitea ezin hobe izango litzateke, baina prozesu mota hauek arazo handiak dituzte aurrean. Alde batetik estanpazio makinatik irteten diren pizen kadentzia, eta bestetik piezak irteten diren temperatura altuak eta hauek manipulatzeko zailtasuna.
Piezaren atal desberdinen azterketa egiteko (temperatura, dimentsio edo gogortasun azterketak beste batzuen artean) eta denbora errealean sentsore desberdinen informazioa kudeatzeko helburuarekin jaio da MEDLINE proiektua.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak