Automobil-industriako osagarrien ikuskapen teknologien garapena kadentzia altuko estanpazio prozesuen inLINE neurketan.
Medline
Iraupena:
01.03.2018 - 31.12.2018
MEDLINE proiektu honetan pieza estanpatuaren propietateak ikuskatzeko teknologia garatzea planteatzen da, bereziki estanpazio lerroaren gogortasun propietateak, ezaugarri geometrikoak eta piezaren irteerako tenperatura. Ikuskapen teknologia horiek integratzeaz gain, fabrika birtualaren helburua lortzeko beharrezkoa da teknologia horiek sortutako informazioa denbora errealean prozesatu ahal izatea, eta, horrela, lerro diagnostiko bat lortzea, non piezaren emaitzaren informazioa analisiaren elementu nagusia izango den.
Proiektu honetan ZTBESko kide hauek hartzen dute parte: AUTOTECH, Gestamp Taldearen I+G eta unitate gisa eta beroko estanpazio eta neurketa termografikoko prozesuetan aditua; CEIT-ik4, materialen dibisioan eta fabrikazioan Informazio eta Komunikazio Teknologien dibisioan parte hartuz, 4.0 Industriarako eta Prozesamendu Termomekanikorako Sistema Adimendunen taldeekin, gogortasuna neurtzeko teknologietan duen esperientzia ematen du; INNOVALIA, bere Unitate Metrologikoarekin (AIC Automotive Intelligence Center), metrologia, fabrikazio aurreratuaren eta prozesuen digitalizazioaren arloan duen balio handiko esperientzia automobilgintzaren sektore garrantzitsuari eskaintzen diona; TECNALIAk kokapen sendoa du robotikaren eta kontrol- eta neurketa-sistemen ikerketa-arloan. Teknologia horien bultzada tekniko-industrialerako Europako organo eta plataforma askotan dago, eta funtsezko lankidetza du dimentsioak kontrolatzeko eta neurtzeko teknologia berriak garatzeko; eta VICOMTECH, informazioaren teknologietan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroa, bereziki Visual Computing, Data Analytics & Intelligence, Interactive Digital Media eta Language Technologies sistemetan, zeina funtsezkoa baita bilatzen duen informazioa aztertzeko eta emaitzak ikusteko IT sistema bateratua lortzeko.
proiektu hau.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


