Azpiegitura kritikoen negozio-jarraitutasunerako plangintza
Bucopci
Iraupena:
13.07.2011 - 31.12.2013
BUCOPCI Europako Batzordearekin batera finantzatutako proiektu bat da, "Terrorismoaren eta segurtasunarekin lotutako beste arrisku-programen prebentzioa, prestakuntza eta ondorioak" egitarauaren barruan. Proiektuak azpiegitura kritikoetako operadoreentzako azpiegitura kritikoen negozio-jarraitutasunerako plangintzari helduko dio, eta negozio-jarraitutasunerako jardunbide egokiak eta segurtasun-planik onenak zehaztuko ditu. Proiektuaren irismena informazio-teknologietako sistemetara mugatzen da. Erabiltzaileek zehaztuko dituzte gidalerroak, eta haiei zuzenduko zaizkio, hain zuzen ere. Horrez gain, Europan onartutako balioztatze-metodologien bidez probatuko dira.
Proiektuak hiru fase izango ditu. Lehen fasean, egungo estandarrak (BS 25999, BS 25777, ISO/PAS 22399:2007 eta onartu beharreko ISO 27031, besteak beste), jardunbiderik onenak eta helburuetarako hurbilketa berritzaileak aztertuko dira.
Lehen fasearen emaitzetan oinarrituta, negozio-jarraitutasunerako plangintza eta operadorearen segurtasun-plana garatuko dira bigarren fasean. Hirugarren fasean, gidalerroak balioztatuko dira, erreferentziazko eszenatokiak eta Europan onartutako balioztatze-metodologiak erabilita.
Hiru fase horiek zeharkako hiru jarduera-ildorekin osatzen dira. Zeharkako lehen ildoa proiektuen eta aurrerapenen kudeaketa eta emaitzen kalitatea bermatzea da. Bigarren zeharkako ildoa gidalerroen eraginen ebaluazio ekonomikoa da. Azken zeharkako lerroa gizarteratzea da: hedapenerako jarduera etengabeak egingo ditugu. Jardueren xedea da interes-talde gakoekin informazioa trukatzea eta horien artean hedatzea, azpiegitura kritikoetako operadoreak eta segurtasun-hornitzaileak, estandarizazio-erakunde nazionalak eta nazioartekoak eta industria orokorra barne hartuta.
Proiektu honek Europako Batzordeko 50.658,80€tako diru laguntza jaso du.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.