Teknologia bideratzaileak (KET) langilearen (LANGILE) eta Etorkizuneko Fabrikako sistema adimendunen arteko koperazio eraginkorrerako

COGILE

Iraupena:

03.05.2021 - 31.12.2022

Azken helburua ikerketa eta garapen teknologikoa da, industria-sistema adimendunak langilearen gaitasun fisikoei, behar sentsomotrizeei eta trebetasun kognitiboei egokitzeko, teknologiak ematen dion guztia ahalik eta gehien erabiliz lan egin ahal izan dezan. Giza faktorean eragin berezia du, etorkizuneko fabrikan bektore bereizle gisa eta 4.0 langileari lan-bizitzaren fase guztietan laguntzeko.
Erronka nagusiak bien arteko komunikazio-kanal multimodal berrien ikerketan oinarrituko dira, baina baita machine learningean oinarritutako pertzepzio kognitiboko mekanismoen garapenean ere, sistema adimendunak bere giza kidearen egoeraren berri izan dezan. Gainera, lankidetza hori eraginkorra izan dadin, funtsezkoa da pertsonek sistema adimendunean duten konfiantza. Konfiantza hainbat faktoretan oinarrituko da, hala nola, i) sistema adimendunaren portaera langileen egoerara egokitzea, ii) sistema adimendunaren funtzionamendu onaren fidagarritasuna eta iii) bien arteko komunikazioen gardentasuna eta argitasuna.


Vicomtech-ek biki digitalak kontzeptualizatu eta modelatuko ditu, ingurune birtualetan trebatzeko; eta hizkuntza naturaleko teknologiak aplikatzen lagunduko du, egituratu gabeko ezagutza atzematen lagunduko duten tresnak garatzeko.

Proiektuaren bazkideak: Tecnalia (liderra), Tekniker, MU-EPS, Vicomtech eta Elhuyar.

EGOSI. Elkartek espediente-zenbakia: KK-2021/00016

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak