Datu genomikoetan eta adimen artifizialean oinarritutako estratifikazio-sistema aurreratua
Estratagenia
Iraupena:
01.05.2018 - 30.09.2019
ESTRATAGENIA proiektuan, Machine learning bidez datu klinikoak eta genomikoak prozesatzeko plataforma bat garatu da. Plataformak datu propioak eta The Cancer Genome Atlas (TCGA) gordailuko datuak erabiltzeko aukera ematen du, garatutako plataforma erabiliz deskargatzen direnak. The Cancer Genome Atlas minbiziaren genomika proiektu bat da, non 20,000 minbizi primario baino gehiago karakterizatu diren, 33 minbizi mota barne hartzen dituztenak eta datu genomiko, epigenomiko, transkriptomiko eta proteomikoen 2.5 petabyte baino gehiago dituztenak.
Plataformaren bidez, Machine learning teknikak erabiliz bistaratu eta prozesatu daitezke, bai datu klinikoak bai genomikoak. Machine learning eredua garatu ondoren, pazienteak informazio horren arabera estratifikatu edo sailkatu daitezke. Erabaki-zuhaitzen algoritmoak ezarri dira; horiei esker, batetik, dataset baten ezaugarriak atera ditzakegu, eta, ezaugarri horietan oinarrituta, paziente jakin baten emaitza azter dezakegu.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


