Datuetatik emaitzetara mundu errealaren ebidentzia onkologian

Evidonco

Iraupena:

01.05.2018 - 30.09.2019

Evidonko proiektua RWE lortzeko eta tratamenduak ebaluatzeko gai den tresna baten garapenean oinarritzen da (pertsonalizatuak), RWD analisian oinarrituta, horietan pazienteen emaitzak lehenesten baitira. Emaitza horiek dira, besteak beste, tratamenduari emandako erantzuna, toxikotasunak eta kontrako gertaerak, eta pazientearen beraren emaitzei buruzko informazioa (Patient Reported Outcomes, PRO).

Evidonkok beste urrats bat eman nahi du medikuntza pertsonalizaturantz, eta, horretarako, RWEa formalizatzeko modua ikertuko du, baita klinikoari datuak eta emaitzak arin eta erraz bistaratzeko modua ere, paziente mota bakoitzarentzat tratamendu egokienak zein diren zehazten laguntzeko.

Evidonkok honako helburu funtzional hauek planteatzen ditu:

- Ezagutza, teknologia eta tresnak garatzea, Real World Data datuen erauzketatik abiatuta ezagutza berria sortzea errazteko. Proiektuaren ardatza tresnak eta pazienteen ereduak garatzea da, hainbat informazio-iturritatik (historia kliniko elektronikotik, esaterako) datorren informazioa ustiatuz pazientearen egoera modu ez-inbaditzailean zehazten lagunduko duten tresnak eta PRO pazientearen beraren informazioa ezagutuko dituena.

- Garatutako teknologia definitzea, esperimentatzea eta baliozkotzea, eta profesional medikoek medikuntza pertsonalizatuarekiko dituzten beharrei erantzuteko duten gaitasuna egiaztatzea.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak