Eguzki Energia Fotovoltaikoaren Eragiketaren eta Mantentzearen Ikerketan Aurrerapenak
PROMISE
Iraupena:
01.03.2019 - 31.12.2020
Proiektuaren helburua
Proiektuaren helburu nagusia energia berriztagarria ekoizteko teknologiak garatzea izan da. PROMISE proiektuaren proposamenak teknologiaren eta ezagutzaren ikerketa eta garapena planteatzen ditu 3 jarduera bereizitan, eta, zalantzarik gabe, planta fotoboltaikoaren kontzeptu berri bat sortuko da, osagaien diseinutik bertatik eragiketa eta mantentze kontzeptuak integratuko dituena. Lehenengo jardueran, degradazio-prozesuak eta modulu fotoboltaikoen teknologia berrien galerak aztertzen dira; bigarrenean, sistema fotovoltaikoen eremuan neurtzeko sentsorika eta instrumentazio aurreratua; eta, azkenean, planta fotovoltaikoen eraginkortasunik ezak eta anormaltasun-baldintzak detektatzeko eta diagnostikatzeko tresna digitalak.
Vicomtech-en rola
Ikerketa aplikatua. Vicomtech-ek plaka fotoboltaikoen irudietan mikro-hausturak detektatzeko eta karakterizatzeko gai diren ikuspen-sistemak garatu ditu.
Erabilitako teknologiak
Deep learning plaka fotoboltaikoen irudietan mikro-akatsak detektatzeko metodoak.
Aplikazio-sektorea
Plaka fotoboltaikoak ekoizteko plantetan aplikatuko da proiektua.
Proiektuko bazkideak
- Tecnalia
- Tekniker
- UPV-ISG
Finantzaketa
Eusko Jaurlaritza
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


