Estrategia berritzaileak frailitatearen sindromea identifikatu eta ebaluatzeko tresna eta produktuak garatzeko

Frailtek

Iraupena:

01.04.2016 - 31.12.2016

FRAILTEK proiektuaren ardatza hauskortasun sindromea da, faktore anitzek erlazioa duten egoera bat izanik, erreserba funtzionala eta erresistentzia murriztua duten pertsona nagusiengan eragin handia duena. Autonomiaren galeraren ohiko aitzindaria da eta beraz, menpekotasunaren aurreko egoera. Hauskortasuna, mendekotasuna ez bezala, sendagarria da. Beraz, pairatzen dutenen identifikazio goiztiarra eta haien ebaluazio egokia menpekotasuna saihesteko edota agerpena atzeratzeko balio dezake, pertsona horien bizi-kalitatea hobetuz eta gizarte, familia eta osasun kostuen zama kontrolatuz.
Pertsona hauskorren Identifikazioak eta ebaluazio prozesuak hazkunde esponentziala duten ikerketa eta berrikuntza alorrak osatzen dituzte, bai zerbitzu eta teknologietan. Proiektu honen helburua ohikoak diren identifikazio eta ebaluazio metodoak komplementatzen dituzten metodo berritzaileak garatzea da, hauskortasunaren identifikazioa sistematizatuz eta egungo arreta prozeduren barnean integratuz.
FRAILTEK proiektuaren helburu nagusia da "dimentsio anitzeko hauskortasun karakterizazioa eta identifikazio estrategia berritzaileen garapena osagai teknologikoak eraikiz euskal industriara transferigarriak diren produktu eta zerbitzu aurreratuen sorrera bultzatuz zahartzearekin erlazioa duten osasunaren arazoen inguruko merkatu berrirako ".

 

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay