Euskadiko Osasun Sistemaren Osasun Datuak Kudeatzeko Eredua eta Plataforma diseinatzea eta abian jartzen laguntzea, Ikerketan Erabiltzeko.
HDAB ikerkuntza
Iraupena:
01.01.2022 - 31.12.2022
Osasun Digitalaren eta Big Dataren arloko RIS3 Osasun Pertsonalizatuaren lehen lantaldetik sortu da ekimena, eta Euskadin osasunean I+G+b nabarmen bultzatzea du helburu, 2030eko ZTBPren zutabeekin lerrokatuta. RIS3 Osasun Pertsonalizatuaren Lehentasuna ezartzeko proiektu estrategiko bat da, gobernantza eredu bat eta Ikerketarako Osasun Datuak Kudeatzeko plataforma bat diseinatzen baititu, HDAB (Health Data Access Body) izenekoa, European Health Data Spaceren etorkizuneko erregulazioa betetzen duena. Plataforma horri esker, Euskadiko Osasun Sistemak zaintzen dituen osasun datu kopuru handirako sarbide segurua eta legez bermatua izango da, ikerketarako, Big Data eta Adimen Artifiziala aplikatzeko eta osasun erronkei hobeto erantzungo dieten produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta baliozkotzeko potentzial handiarekin. Horretarako, partzuergo bat eratzen da hainbat arlotan espezializatutako eragile garrantzitsuekin, antolaketa, adimen artifiziala, datuetan oinarritutako osasun ikerketa eta informazioaren balorizazioa barne. Osakidetzak, historia klinikoaren kudeaketaren arduradunak, eta BIOEFek, Euskadiko osasun ikerketan eta osasun datuen kudeaketan erreferentea denak, lankidetza estua izango dute proiektuko lanetan.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


