Fabrikazio Aurreratuaren, Auto Konektatuaren eta Entretenimenduaren sektorean 5G komunikazioen teknologiak aplikatzeko gaikuntza.
5GTEST
Iraupena:
01.05.2019 - 01.09.2020
5GTEST proiektuaren helburua da 5G teknologia aurreratuak aplikatzen trebatzea, besteak beste, network slicing, multi-access edge computing, self-organising networks eta stand-alone unicast/multicast/broadcast moduak, fabrikazio aurreratua, auto konektatua eta ikus-entzunezko ekoizpena sektoreetan.
Horretarako, funtsezko lau alderdi lantzen dira. Lehenik eta behin, sare kableatuak eta irratia birtualizatzeko, monitorizatzeko eta kontrolatzeko gai den azpiegitura bat hedatzea, aplikazio eta zerbitzu zehatzei konektibitatea eskaintzeko.
Bigarrenik, aplikazioen eta zerbitzuen berezko ezaugarriak parametrizatzea, parametro operatiboak eta zerbitzuaren kalitatea barne, banda-zabaleraren, latentziaren, konkurrentziaren, egokitze-abiaduraren eta segurtasunaren irizpideak asetzeko.
Hirugarrenik, sarean trafiko erreala sortuko duten tresnak sortzea, sektore bakoitzaren erabilera espezifikoaren intentsitatea errepikatuz.
Laugarrena, sarea trafiko konkurrente mota desberdinetara egokituko duten mekanismo adimendunak garatzea.
Irrati-osagaiak trafiko-eskaria xurgatu behar du, garraioa bizkortu eta erabilera eraginkorrerako baliabideak arrazionatu behar ditu, baita multicast edo broadcast moduetan jardun ere, sistema askok datu berberak eskuratzen dituztenean.
5G sareek, konexio eta latentzia kota berriak ez ezik, kostua eta errendimendua orekatzea ere ahalbidetzen dute, malgutasunari eta komunikazio modu aurreratuei esker.
Proiektuaren emaitzak APIak dituen plataforma ireki batean gauzatuko dira, algoritmo eta tresna berriekin zabal daitekeena, azpiegitura desberdinetan zabalgarria eta industria trafikoa, auto konektatuak eta ikus-entzunezko ekoizpena kudeatzeko gai dena.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


