Ahulak zein aurre-ahulak diren pertsonen gaitasun fisiko eta kognitiboen entrenamendu/berreskuratzerako gailu aurreratuak
FALCO
Iraupena:
01.03.2017 - 31.03.2019
Proiektu honekin “Frailty Corner” izena daraman entrenatze inguru baten sorrera hasi nahi da, bertan laborategiko prototipoak izango dira adineko pertsonei, hauskortasun maila ezberdina dutenak, entrenatze pertsonalizatuak burutzea ahal egingo dienak.
Ahulezia adinarekin lotuta dagoen sindromea da eta erreserba funtzionalaren murrizketa du bereizgarri. Sarkopeniarekin estu lotuta dago, adineko pertsonak erorketek eragindako desgaitasun, ospitalizazio eta heriotza arriskuan jartzen dituelako. Proiektu honekin “Frailty Corner” izena daraman entrenatze inguru baten sorrera hasi nahi da, bertan laborategi mailako prototipoak izango dira adineko pertsonei, hauskortasun maila ezberdina dutenak, entrenatze pertsonalizatuak burutzea ahal egingo dienak. Proiektu honek hauskortasuna diziplina anitzetatik ekiten die eta partzuergoan, hortaz, zentro teknologikoak (Tecnalia, Cidetec, IK4-Tekniker eta Vicomtech), ikerketa sanitarioko institutu bat (Biodonostia), ikerketa gerontologikoko institutu bat (Matia Institutua) eta unibertsitate bat (Euskal Herriko Unibertsitateko Fisioterapia Saila eta Robotika eta Sistema Autonomen Taldea) daudelarik. Berariazko helburuak: • Terapeutaren jardute-gida bat osatzea, bertan ondorengoak jasota geldituko zirelarik: hasierako balorazio protokoloa, entrenatze proposamena, entrenatzea bera, emaitzen neurketa eta efektuen azterketa. • Entrenatze plan berriak edo konponente ezberdinen esku-hartze programa berriak diseinatzea, ariketa fisikoa eta ekintza kognitibo eraginkorragoak bateratuz eta aurre-hauskorrak eta hauskorrak diren pertsonei zuzenduta. • Indarra, potentzia eta gorputzaren goialdeko mugikortasuna entrenatzerako sistema berria osatzea beso robotikoa eta indarreko sentsorearen erabileran oinarrituz. • Sistema aurreratua sortzea ekilibrioaren edota zutik egonda jarreraren kontrolaren berariazko entrenatzerako. • Erabiltzailearen beheko eta goiko gorputz-adarraren fisiologiaren adierazgarri den eredu matematikoa garatzea. Eredu-egite digitaleko teknologia hauek, entrenatze ekipoekin integratuta, terapeutari entrenatze programen efektua maila fisiologikoan xehetasun handiagoarekin emango diote. • “Frailty Corner” ingurua sortzea laborategi mailan, garapenak aztertu eta burututako ikerketak zabaltzeko bai inguru soziosanitarioan baita industria inguruan ere. Proiektu honetan, Vicomtech ondorengoen garapenean jarriko du arreta: (1) eredu eta simulazio muskulueskeletikoak, gailu robotikoekin entrenatzeen efektuak neurtzeko, eta (2) entrenatze sesio bakoitzean erabiltzailearen jardutea neurtzen duten adierazleen taldea, honela terapeutek erabiltzaileen eboluzioa baloratzeko eta adierazleek islatzen dituzten gabezietan oinarrituta, entrenatzea pertsonalizatzeko. Informazio gehiagorako: http://www.fraitlycorner.com
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.