Iragarpen meteorologikoak sortzeko eta bistaratzeko plataforma

MicroMETEO

Iraupena:

01.07.2011 - 31.12.2013

microMETEO-ren helburu nagusia mikro eta/edo mesoscala mailako parametro meteorologikoak adieraziz eguraldiaren informazioa epe laburrean eskaintzeko zerbitzua ematea da. Zerbitzu honek, irteerak erabiltzaile desberdinen (udaletxea, kirol guneak, energia ekoizleak, turismo kudeatzaileak, etab.) beharretara egokituko ditu eta baita eskuartean duten plataformetara ere.

Zerbitzu honen erronka ohiko Erakunde Metereologikoek (Agentziak, Zerbitzuak, etab.) burutzen dituzten betiko prozesuetan ez dagoen iragarpen bat behar duten erabiltzaileei iristea da. Horretarako, erabiltzeko errazak eta bere informazioa interpretatzea erraza (webgunea, PDA, Mugikorra, etab.) diren tresnak soilik behar dira.

Zerbitzu hau eskaintzearen arrazoia, alderdi metereologikoek ekitaldien antolakuntzan dituzten ondorio ekonomikoek eragiten dute, batez ere kanpoan egiten diren ekitaldien kasuan.

Iragarritako egoera posibleek "arriskua" balioztatzera laguntzen dute. Iragarpenaren egokitzeak, bai denboran bai tokian, erabiltzailearen beharrak kontuan izanik, teknologia desberdinak erabiltzea eragiten du.

microMeteo.com plataformak oinarrizko informazio metereologikoa mundu mailako sareetan biltzen du, Erakunde ezberdinenpean (pribatuak ere) aurkitzen direnak. Eredu matematikoen irteera ere sartzen du, erabiltzailearen beharrei egokitutako eskala bat aurkeztuz. Horrekin batera, zuzeneko zerbitzu bat eskaini daiteke, iragarpen metereologikoei buruzko informazioa 24 eta 48 ordutara bezeroaren edozein webgune, mugikor edo gailutara.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay