Jarraipenerako eta gidatzeko sistema adimenduna, bihotz-gutxiegitasuna duten gaixoentzako

INCAR2

Jarraipenerako eta gidatzeko sistema adimenduna, bihotz-gutxiegitasuna duten gaixoentzako

Iraupena:

01.01.2017 - 30.11.2017

Bihotzeko Gutxiegitasuna (BG) bihotzeko egitura edota funtzionaltasunean anormaltasunak sortutako sindrome klinikoa da. Bihotzaren errendimenduaren murrizpena dakar (hau da, bihotzak ezin du metabolismoaren beharrak asetzeko bezainbeste odol kopurua ponpatu) edota bihotz barruko presio altua bai atsedenean baita estres garaietan ere. Hare gehiago, BGa bizi-kalitatearen murrizpenean eragiten du eta ariketa fisikoa eta mentala murrizten ditu. Honek guztiak BGan desoreka eragiten du, ospitaleratze etengabeak ekarri dezakelarik.

Desoreka kopurua murrizteko sortzen ari diren IKT teknologia berriak daude. Hauek bihotzeko gutxiegitasuna duten pazienteen ospitaleratzeak aurreikusteaz gain, monitorizatuak dauden pazienteen ospitaleratze-arriskua aurreikusi dezake ere. Testuinguru honetan, INCAR proiektuaren helburua eredu iragarleetan oinarritutako telemedikuntza integraleko sistema baten garapena da paziente batek desoreka jasateko arriskuak antzemateko.

Vicomtechek machine learning tekniketan duen esperientzia zabalak eredu iragarle hauen garapena bermatzen du. Horretarako datu klinikoak OSI Bilbao-Basurto ospitale publikoak (Osakidetza) ematen dizkio eta emaitzen baliozkotzea proiektuan lanean ari diren kardiologoek gauzatuko dute.

Honela, INCAR proiektuak osasun sistemak hobetu ditzake pazienteen ospitaleratze kopuruak murriztuz eta bizi-kalitatea hobetuz.

Eusko Jaurlaritzak lan hau finantzatzen du RIS3 Programaren bitartez.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay