Konpentsazio Funtzionala eta Arazo Motorren Errehabilitazioa Sustatzeko Neuroprotesi Hibridoak eta Gailu Neuro-robotikoak

HYPER

Iraupena:

01.03.2010 - 22.12.2015

HYPER proiektuak errehabilitazio sistemen arloa landuko du. Bereziki, gailu neuro-robotiko janzgarriak eta neuro-protesi motorrak errealitate birtualarekin bateratuko ditu, soluzio berriak sortuz. Sistema berri hauen helburua iktus edo garun basoetako istripua (CVA), garun-paralisia (CP) edota muin-espinalaren lesioa (SCI) daukaten pertsonen mugikortasun arazoak lantzea izango da.

SCI daukaten pertsonen kasuan, haien funtzio motorrak berreskuratzen lagundu nahi zaie. CVA eta CP kasuetan, helburua, aldiz, norbere sistema motorraren kontrola lantzea izango da.

HYPER -en proposatzen den aukera, sistema biologiko eta artifizialen konbinazioa da, hau da, errehabilitazio sistema hibridoa. Sistema baliagarri bat eskuratu ahal izateko, giza-makina komunikazio zehatz eta gardenen beharra dago. Beraz, hasiera batean, pertsonen aktibitate neuralaren mailaren azterketa burutuko da.

Proiektu honetan NR-MNP-VR sistema hibridoen kontzeptua balidatuko da, nahiz klinikoki zein funtzionalki. Helburua, errehabilitazio terapien emaitzak hobetzea izango da, funtzioen berreskurapen laster batekin batera, eta, bestalde, arazo motorren konpentsazioa lortzea assist-as-needed paradigmaren arabera.

Vicomtech RT6 lan taldearen koordinatzailea da. RT6ren helburua MNP, NR eta VR-ak beraien erabiltzaile eta erabileretara behar bezala moldatzea da. Honetarako hurrengo atazak burutuko dira: Erabiltzaile taldeak zein hauen beharrak zehaztu; Eskala eta estandar ezberdinen balorazioa egin eta ebaluazio prozedurak zehaztu; VR eta 3D mundu birtualen aplikazioaren alorrean proba klinikoak eta erabiltzaile ebaluazioak.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay