Kostu txikiko plataforma berrerabilgarria, kirol tradizionalak digitalizatzeko eta kontserbatzeko
Replay
Iraupena:
01.03.2013 - 29.02.2016
Kirolak kultur ekintzarik unibertsalenak eta hedatuenak dira. Europako kirol eta joko tradizionalak gure kontinenteko kulturak bezain anitzak dira. Proiektuak bi kirol-familia ditu ardatz: gaelikoak eta euskaldunak. Kasu bietan, kirolak eta jokoak jatorrizko komunitate-ehunean errotuta daude, eta gaur egungo konbergentziarako joera arrakastaz saihestu dute. Helburua da kirol multzo baten biomekanika eta joko-dinamikak aztertzea, eta kostua eta eraginkortasuna orekatzen laguntzeko kaptura-metodologiak sortzea. RePlay plataformak teknologia estandarrak eta puntako estudio-ekipoak konbinatuko ditu.
Eliteko kirolarien (heroi nazionalak) joko-estiloak kapturatu ahal izango dira etorkizunerako, eta baita kirolari amateurrenak ere (tokiko heroiak), errutinazko joko-elementuetarako, konfigurazio merkeekin eta bi hurbilketen arteko erkaketa egiteko aukerarekin. RePlay plataformak 3D errendatzea barne hartzen du, eta entrenamendurako, irakaskuntzarako eta aisialdirako elkarrekintza ahalbidetu ere bai, erabiltzaileek oinarrizko trebetasun berriak praktika ditzaten eta haien heroia imitatu. Euskal Herriko eta Irlandako kirolak nazioartean zabalduta daude, eta genero eta adin guztietako kirolari ugarik praktikatzen dituzte. Horrez gain, antzeko teknikak eta joko-moduak dituzte, eta, beraz, RePlay proiektuko emaitzak beste kirol eta joko tradizional batzuetara heda daitezke.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.