RIS3rako Big Data

Big Data II

Iraupena:

01.06.2016 - 31.12.2016

BID3ABI proiektua hiru lan-paketetan egituratuta planteatu zen. Lehenengo eta hirugarren lan paketeak beharrak identifikatzera eta Big Datarako negozio prozesuak integratzera bideratuta zeuden, hurrenez hurren. Bestalde, bigarren lan paketeak Big Dataren hainbat alderdi ikertzen zituen: Pertzepzioa eta interpretazioa, Arkitekturak eta prozesamendu sistemak, Segurtasuna eta pribatutasuna, Datuen zientzia eta Bistaratzea. Kontuan izan behar da proiektu honen abiapuntua aurreko proiektuan (BID3A) lortutako emaitzak zirela, 2015ean eta 2016aren hasieran gauzatutakoak.

Jatorrizko planak 2016 eta 2017 hartzen zituen: 2016ko ekitaldian, apiriletik abendura, LZ1 osorik jorratu da, LZ2 partzialki, baina amaitu gabe, eta LZ3a urteko azken bi hilabeteetan abiarazi da. 2016ko ekitaldian aktibo egon diren zereginak eta horien irismena hurrengo paragrafoetan azaldutakoak dira. Kontuan izan behar da proiektuan aurreikusitako entregagarrien zati txiki bat baino ez zegokiola 2016. urteari, eta, beraz, hurrengo deskribapenetan zeregin eta azpi-zeregin bakoitzari lotutako emaitzak sartu dira urtekoaren amaieran.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak