Smartcity Plataforma Teknologikoa portuko prozesuen hobekuntzarako eta zerbitzu berrien sorkuntzarako
CITYPORT
Iraupena:
01.06.2016 - 10.05.2019
CITYPORT proiektuaren azken helburua IKT plataforma baten diseinu, garapen eta inplementazio pilotua da portuko prozesuetan erabakitzean laguntzeko sentsore heterogeneoetatik datozen datuen ustiapen aurreratuaren bidez eta horietatik abiatuta zerbitzu berriak ematea bermatzen duena.
CITYPORT proiektuak egun gehiengo portuetan egin daitezkeen sistema operazionalak, AIS sistemak ontzien tracking-arako, Port Community System sistemak, bideo-zaintza kamerak, sentsoreak, etab. bateratu nahi ditu jasotzen den informazioa aldebakarrekoa izan dadin eta eskuragai egon dadin plataforma integral batean portuko biztanleen arteko (ontziak, kamioiak, ibilgailuak, langileak, polizia, etab.) elkarbizitzaren erlazioei etekina hartzeko. Proiektuak kate logistikoan parte hartzen duten portuaren komunitatean, bezeroetan eta erakundeetan eragin nabaria izatea espero da.
Nabarmentzeko da, gainera, CITYPORT proiektua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloko diziplina anitzeko elkarlaneko I+G+b proiektua bezala sortu dela. Berrerabiltzeko tresnak sortu eta gaitasun berritzaileetan, bai teknologikoak baita ezagutzei dagozkionak ere, lan egitea espero da beraien lehiakortasuna handitu eta partzuergoa osatzen duten kideek (IKUSI, NEXTEL, INNOVALIA, DEUSTO eta VICOMTECH) eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuetan elementu bereizgarri bezala balio izatea
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.