Vicomtech-eko Europar Proiektuen Bulegoa

OFPEU2

Iraupena:

01.01.2015 - 31.12.2016

Teknologiak:

Computer Graphics

Proiektuaren helburu nagusia Europar Erkidegoko H2020 marko-programan gure partaidetza sendotu eta sustatzea da, honela proiektuak, eta ondorioz EPB-ak ondorengo helburuak izango dituzte:

  • Etengabeko eguneratzea eta barne komunikazioa europar finantzaketa mekanismoei eta ikerketa ildo berriei buruz.
  • Saileko Zuzendariekin lankidetzan, proposamenen aurkezpen proaktiboa.
  • Partzuergo berrien identifikazioa, zentroaren interesguneei buruzko proposamenak prestatuz.
  • Kide berriak bilatzea garapen fasean dauden proposamenetarako.
  • Zentroak aurkezten dituen proposamenak idazteko eta gainbegiratzeko laguntza aktiboa, eta enpresa kolaboratzaileen inplikazioa.
  • Zentroaren konektibitatea eta ikusgaitasuna hobetzen duten Europar Working Group-etan parte hartzea.
  • H2020 marko-programako proiektuetan gure lidergoa handitu.
  • I+G-erako 7. marko-programan lortutako itzulera tasa nabarmenki handitzea.
  • H2020 marko-programaren partzuergoetan enpresa espainiarren partaidetza sustatzea, enpresa berriak erakarriz.

Ministerio de Economía y Competitividad-ek finantzatua izan da proiektua, "Europa Centros Tecnológicos del año 2015" deialdiaren bitartez, erakundeak sendotzeko nazioko azpiprogramaren barne, ikerketa zientifiko eta tekniko bikaina sustatzeko,  "Marco del Plan Estatal de Investigación Científica y Técnica y de Innovación, 2013-2016"-ren barne. Laguntza,  “Oficina Proyectos Europeos Vicomtech” [Vicomtech-eko Europar Proiektuen Bulegoa] ekintzaren bitartez gauzatu da, ECT-2015-0201 erreferentzia zenbakiarekin.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay