Prozesu Teknikari Juniorra
- Donostia / San Sebastián
Técnico/a de Procesos Junior
Vicomtech (www.vicomtech.org) Ikerketa Aplikatuko zentro pribatua da, Adimen Artifizialean, Konputazio Bisualean eta Elkarrekintzan espezializatua. Donostia-San Sebastianen eta Bilbon dago, eta presentzia nazional sendoa du Adimen Artifizialeko punta-puntako teknologiak sektore anitzetan aplikatzen. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) eta GraphicsVision.ai nazioarteko sareko (Computer Graphics-en espezializatua, https://graphicsvision.ai/) kide gara.
Pertsona bat bilatzen dugu Prozesuen sailean sartzeko. Sail horretatik kudeatzen dira Kudeaketa Sistema Integralaren baldintzak eta ekintzak, besteak beste, Informazioaren Segurtasunaren ziurtagiriek (ISO 27001, ENS, etab.) eta euskarri digitaleko tresnek (ERP, CRM, etab.) osatua.
Zeregin nagusiak hauek dira:
- Araudiaren Zaintza eta Egokitzapena: Informazio segurtasun eta zibersegurtasun arloko araudi-aldaketak zaindu eta horiek ISGn duten eragina kudeatu, beharrezko egokitzapenetan aktiboki parte hartuz.
- Tresna Digitaletarako Laguntza: Erakundeko tresna digitalen definizioan, diseinuan eta ezarpenean laguntza eskaintzea.
- Txostenak eta Analisia (Reporting): Baliozko txostenak sortu eta mantentzea, Power BI edo beste txosten-tresna batzuk erabiliz.
- Ekosistema Digitalaren Mantentzea: Egungo ekosistema digitala eta haren integrazioak mantentzen laguntzea, etengabeko funtzionamendua bermatuz.
Hautagaiek izan behar dute:
- Titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)/Informatika edo antzeko arloko titulua.
- Hizkuntzak: Euskara eta/edo Ingelesa menderatzea.
- Gaitasun Analitikoa: Etengabeko hobekuntza-prozesuak identifikatu eta aurrera eramateko.
- Proaktibitatea eta Egokitzapena: Lan-fluxu berriak identifikatu eta horietara egokitzeko.
- Talde-lanerako Gaitasuna: Diziplina anitzeko ingurune batean.
Kontuan hartzen dugu:
- Informazioaren Segurtasunarekin lotutako Ziurtagirien ezagutza.
- Kalitateko barne/kanpo auditorietan esperientzia edo parte hartzea.
- Power BI edo reporting tresnekin esperientzia.
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Nazioartean Adimen Artifizialaren eta Konputazio Bisuala eta Elkarrekintzaren arloan puntakoa den zentro dinamiko, berritzaile eta aitzindari batean sartzea, Donostia – San Sebastianen lan-zentroa duena.
- Ikertzeko eta garatzeko proiektu erakargarriak, estatu mailakoak zein nazioartekoak, abangoardiako teknologiarekin.
- Sormen-askatasuna ikerketak egiteko orduan, betiere Zentroaren kudeaketa-prozedurekin lerrokatuta.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukerei esker.
- Karrera-aukerak eta progresio profesionala.
- Kontziliazio-politikak, laneko eta familiako bizitzaren arteko oreka lortzeko.
- Lan-aukera berdintasuna.
Profil honekin identifikatuta sentitzen bazara eta erronka profesional berri baterako prest bazaude, bidaliguzu zure CVa! Gure historiaren parte izatea nahi dugu.