Merkatu Garapena - Junior profila
- Donostia / San Sebastián
Desarrollo de Mercado - Perfil junior
Vicomtech (www.vicomtech.org) Ikerketa Aplikatuko zentro pribatua da, Adimen Artifizialean, Visual Computing-ean eta Interakzioan espezializatua. Donostian eta Bilbon kokatuta dago eta presentzia nazional sendoa du punta-puntako Adimen Artifizialeko teknologien aplikazioan hainbat sektoretan. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) eta GraphicsVision.ai (Computer Graphics-en espezializatutako nazioarteko sarea) kide gara.
Teknologia berriekiko interesdun, pertsona antolatu eta kuxkuxerotzat al duzu zeure burua? Izaera dinamikoa eta proaktiboa duzu? Taldean lan egitea gustatzen zaizu eta etengabeko ikaskuntza baloratzen duzu?
Lanpostuaren deskribapena: Junior profil bat bilatzen dugu Industria Dibisioan sartzeko, teknologiaren transferentzian eta negozioaren zein merkatuaren garapenean profesionalki hazteko interesarekin. Hautatutako pertsonak aukerak identifikatzen eta enpresekiko harremanak garatzen lagunduko du. Lana zentroko gainerako arlo teknologikoekin koordinatuta egingo da, transferentzia teknologikoa ikerketa-jarduerarekin lerrokatuta dagoela ziurtatuz.
Hasierako ardurak:
- Merkataritza-aukerak identifikatzen eta sortzen laguntzea, enpresekin hitz eginez beren beharren arabera eta zentroaren gaitasun teknologikoak zein I+G proiektuak edo transferentzia teknologikoa garatzeko misioa balioetsiz.
- Prospekzio teknologiko eta komertzialeko lanetan laguntzea, enpresen eta sektoreen berrikuntza-beharrak detektatuz eta zentroaren gaitasunekin lerrokatuz aldizkako ekintza-planen bidez.
- Balio-proposamenak eta ikerketa aplikatuko proiektuetarako eskaintzak lantzen parte hartzea.
- Enpresen profilera egokitutako finantzaketa-tresnak (eskualdekoak, nazionalak eta europarrak) identifikatzen laguntzea.
- Kontratuak eta akordioak egiteko negoziazio-prozesuetan laguntzea, zentroaren jabetza intelektualaren kudeaketari buruzkoak barne.
- Bezeroekiko kontratu eta akordioen inplementazioaren jarraipena bermatzea, talde tekniko, administratibo eta legalekin lankidetzan, eta horiei lotutako gorabeherak konpontzen lagunduz.
- Zentroaren ordezkari gisa parte hartzea foro teknikoetan, sektoreko ekitaldietan eta kanpoko erakundeekiko bileretan.
- Gaur egungo eta etorkizuneko bezeroen/bazkideen kudeaketa.
- Merkatuaren entzuketa aktiboan oinarritutako beharrak, joerak eta iritziak erakundeari jakinaraztea.
Hautagaiek izan behar dute:
- Prestakuntza: Ingeniaritzako unibertsitate-gradua (Informatika, Telekomunikazioak, Elektronika, Industriala) edo antzeko ikasketak. Berrikuntzan, teknologian, enpresen administrazioan edo kudeaketan masterra edo espezializazioa izatea baloratuko da.
- Esperientzia: Ez da aldez aurreko esperientzia zabalik behar, baina honako hauek baloratuko dira:
- Praktikak edo lehen lana berrikuntzaren, transferentziaren edo negozio teknologikoaren garapenaren esparruan, baita aholkularitza teknologikoan, ingeniaritza zerbitzuetan edo eskaintzen idazketa teknikoan ere.
- Honako hauetan ezagutzak edo interesa izatea:
- Energia eta Ingurumenaren sektorea eta teknologia digitalekin zein adimen artifizialarekin lotutako berrikuntza teknologikoa.
- Ikus-entzunezkoen sektorea, telekomunikazioak edota kultura- eta sormen-industriak, eta telekomunikazio-teknologiekin, haririk gabeko komunikazio-sistema aurreratuekin (5G/6G) eta sistema murgiltzaileekin (VR/AR) lotutako berrikuntza teknologikoa.
- Gaitasunak: Komunikazio-trebetasun onak, proaktibitatea, ikasteko gaitasuna eta zentro teknologiko baten ingurunean profesionalki hazteko motibazioa.
- Hizkuntzak: Gaztelania eta ingelesa jarioz. Euskara baloratuko da.
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction-en arloan nazioartean punta-puntakoa den zentro dinamiko eta berritzaile batean sartzea (Donostia eta Bilbo).
- Garapen pertsonala prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera eta progresio profesionalerako aukerak.
- Espezializatzeko eta negozio-garapeneko zein teknologia-transferentziako arloetara proiektatzeko aukerak teknologia digitalen esparruan.
- Junior profilera egokitutako ordainsaria eta hazteko aukerak.
- Lana eta familia-bizitza uztartzeko kontziliazio-politikak.
- Lan-aukera berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera!


