Arreta Zuzeneko Teknikaria
- Donostia / San Sebastián
Técnico/a de Atención Directa
Vicomtech (www.vicomtech.org) Ikerketa Aplikatuko zentro pribatu bat da, Adimen Artifizialean, Visual Computing-ean eta Interakzioan espezializatua. Donostia-San Sebastiánen eta Bilbon ditu egoitzak, eta presentzia nazional handia du puntako Adimen Artifizialeko teknologiak hainbat sektoretan aplikatzen. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) eta GraphicsVision.ai sareko kide gara; azken hau Computer Graphics arloan espezializatutako nazioarteko sarea da (https://graphicsvision.ai/).
Pertsona proaktibo, antolatu eta kudeaketa-gaitasun handiko baten bila gabilza, Donostiako gure lantaldean Arreta Teknikari gisa sartzeko. Bulegoaren motorra izango zara, eguneroko martxa egokia bermatuz eta zuzendaritzari zein gainerako lantaldeari funtsezko laguntza emanez.
Antolaketa-kudeaketa gogoko baduzu, pertsona konpontzailea bazara eta ingurune dinamiko batean lan egiteaz gozatzen baduzu, hauxe da zure aukera!
Zeintzuk izango dira zure funtzioak?
Zure eguneroko lana bulegoaren kudeaketa integralean eta administrazio-laguntzan zentratuko da:
- Arreta eta harrera: Bisitei harrera egitea, deiak kudeatzea eta jendaurreko arreta (aurrez aurrekoa zein telefonikoa) bermatzea.
- Zuzendaritzaren kudeaketa: Zuzendaritzako kideen agenda koordinatzea eta optimizatzea, txostenak eta aurkezpenak egitea, etab.
- Bidaia-logistika: Zentroko langileen bidaiak, joan-etorriak eta ostatuak antolatzea eta kudeatzea.
- Administrazioa eta finantzak: Langileen gastuen kontrola, erosketen kudeaketa eta bulegoko materialaren hornidura.
- Zerbitzu orokorrak: Mezularitzaren koordinazioa (sarrera/irteera) eta zerbitzu orokorren gainbegiratzea, Zentroko beste zerbitzu batzuekin estuki elkarlanean arituz.
- Lantaldearen koordinazioa: Arreta zuzeneko lantaldearen koordinazioaz eta kudeaketaz arduratuko da.
Hautagaiek izan behar dute:
Zer bilatzen dugu zuregan? (Ezinbesteko baldintzak)
- Titulazioa: Zuzendaritzari Laguntzeko Gradua (ISSA), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (EAZ/ADE) edo antzeko titulazioak.
- Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa maila aurreratuan menderatzea ezinbestekoa da (gutxienez C1 maila).
- Tresna digitalak: Microsoft Office paketea (Word, Excel, PowerPoint), elkarlaneko tresnak eta komunikazio-plataformak menderatzea.
- Eskatutako esperientzia: Ezinbestekoa da deskribatutako funtzioetan aldez aurreko esperientzia frogagarria izatea.
- Malgutasun handia, egokitzeko gaitasuna, proaktibitatea eta protokoloa ezagutzea.
- Ekimena, autonomia, xehetasunekiko arreta eta helburuetara bideratutako lana.
- Komunikazio-gaitasun bikainak, enpatia eta taldean lan egiteko erraztasuna.
- Gidabaimena eta ibilgailu propioa.
- Gure lan-zentroen artean unean-unean mugitzeko erabilgarritasuna.
Ondorengoa eskaintzen dugu:
- Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction-en eremuan nazioartean erreferentea den zentro dinamiko eta berritzaile batean sartzea, Donostiako lan-zentroan.
- Diziplina anitzeko lan-taldea.
- Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
- Karrera profesionalerako eta aurrera egiteko aukerak.
- Lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko kontziliazio-politikak.
- Lan-aukera berdintasuna.
Identifikatuta sentitzen bazara, anima zaitez zure CVa bidaltzera!


