Garraio Sistema Adimendunen Laborategia
Smart Mobilityren laborategiak hainbat soluzio garatzeko eta baliozkotzeko tresnak eskaintzen ditu arlo hauetan: garraio-azpiegituren optimizazioa eta mugikortasun-datuen ustiapen adimenduna, nola datu errealekin, hala simulatuekin.
Funtzioak
Laborategi honek ekipamendu garrantzitsua dauka; esaterako:
Gidatze autonomora bideratutako teknologia duen autoa (garatzen)   
- Zirkulazio-seinaleak ezagutzeko eta erreiak hautemateko sistemak
 - Aurpegia ezagutzeko sistemak
 - Ingurunearen 3D eta 2D analisiak egiteko kamerak eta lidara
 - Oinezkoen, ibilgailuen eta oztopoen detekzio- eta mugimendu-aurreikuspena
 
Abangoardiako ekipamenduarekin hornitutako aretoa, teknologia ibilgailuan txertatzeko eta dagozkion baliozkotzeak egiteko beharrezkoak diren eragiketak gauzatu ahal izateko
Simulagailu bat, honako hauetarako:
- Ibilgailuen edota oinezkoen mugimenduaren datu sintetikoak sortzea
 - Aurreko detekzio sistemen testak egitea, aldagaien sorta zabal bati erreparatuta; esaterako, gidatze-ingurunea (hirikoa edo hiriartekoa), klima-baldintzak eta argiztapen-baldintzak, egunez ala gauez den kontuan hartuta. 
 
Besteak beste geolokalizazioekin eta garraio-sareen informazioarekin lotutako datu kantitate handiak tratatzeko eta biltegiratzeko gordailua.

                        
                        
                        
                        
                        
