Funtzioak

Laborategi honetako funtzioei esker, errazago egin daitezke ikerketa hauek:  


Ikuspegi artifiziala   

  • Punta-puntako 2D/3Dko ikusmen ekipamenduak, tartean, 2D kamerak, RGB-D kamerak, argi egituratua duten eskanerrak, laser triangulatzaileak, estereo fotometrikoko sistema, sistema optikoak, argiztatzaileak, etab., guztiak ere dimentsio-ikuskaritza zein gainazalekoa egiteko erabiltzen direnak   
  • Saiakuntza-banku malgua, abiadura handiko orga linealduna, ikuskaritza ildoen prototipatze bizkorrerako, ikuspegi artifizialeko hainbat ekipamendu baliatuz    
  • Beso robotiko artikulatuak, prozesuen ikuskapen eta kontrolerako aplikazioetan erabiltzen direnak: Universal Robots, Kuka IIWA, Kuka LWR 4+

Errealitate birtuala eta areagotua   

  • Murgiltze-errealitate birtual/areagotuko kaskoak; tartean, Hololens, HTC Vive eta Oculus Rift ekipamenduak   
  • Projection mapping sistemak, zeintzuek proiekzioa denbora errealean 3D gainazaletara egokitzea ahalbidetzen duten, muntaketa-prozesuetan laguntzeko   
  • Mugimendua lortzeko ekipamenduak, pertsonaren eta makinaren arteko elkarreragin naturala bultzatzeko  
  • 6 askatasun graduko tracking optikoko sistemak.

Fabrikazio adimenduna   

  • Ekoizpen sistema ziberfisikoak (CPPS), denbora errealean hainbat eremu-busetatik datuak bildu eta analisiak egiteko   
  • Industria sare sekurizatu eta konfiguragarria, ekoizpen agertokien saiakuntzak egiteko.
  • Fabrikazio-ingurune erdi-errealak, zeintzuek prozesu diskretu eta etengabeak ezartzen dituzten, tartean, sentsorizazioa eta PLC bidezko kontrola (Beckhoff, Siemens, Phoenix, B&R, etab.).   
  • Errendimendu handiko HPC konputazio-ekipamenduak, kalkulu banaturako inguruneetan saiakuntzak egiteko (On premise, Edge edo Cloud).
Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak