Vicomtech eta SEIDOR enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute teknologia digital aplikatuen transferentzia bizkortzeko

21.04.2026

Vicomtech zentro teknologikoak eta SEIDOR aholkularitza teknologikoak aliantza estrategikoa sinatu dute merkatura aplikatutako teknologia digitalen transferentzia bizkortzeko. 

Lortutako akordioaren arabera, datozen lau urteetan, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute I+G aurreratuko gaitasunak enpresa-sarera eta administrazio publikoetara eramateko. Gainera, akordioaren helburua da aurrera egitea adimen artifizialaren, datu-espazioen eta 4.0 industriaren aplikazioan, hainbat jarduera-sektoretan aplikatuta. 

Akordioaren esparru teknologikoa I+G aplikatuan eta adimen artifizialari lotutako gaitasunen transferentzian oinarritzen da, besteak beste, Data Intelligence, Machine Learning, IAn oinarritutako optimizazioa, Computer Vision, Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (NLP) eta Que antum Machine Learning eremuetan. Gaitasun horiek SEIDORen merkatu-irtenbideetan txertatuko dira, bereziki Administrazio Publikoan, automobilgintzan, energian, osasunean eta iraunkortasunean. 

Ardatz estrategikoak

Jarduera bateratua hainbat ardatz estrategikoren inguruan egituratuko da. Horien artean daude industria-prozesuen optimizaziorako eta osasun arloko erabakiak hartzen laguntzeko IA sortzaile multimodalaren soluzioen hedapena. Halaber, lankidetzak datu-espazioen sorrera landuko du informazioaren truke seguru eta burujabea bermatzeko, jasangarritasuneko teknologiak garatuko ditu—esaterako Produktuaren Pasaporte Digitala—eta Industria 4.0ren esparruan sistema ziberfisiko adimendunak ezarriko ditu.

Emaitzetara bideratutako eredua

Lankidetza Vicomtechek SEIDORrengana egingo duen ezagutza-transferentziaren bidez gauzatuko da. Prozesu horren ondorioz, balio handiko soluzio teknologikoak garatuko dira, heldutasun teknologikoko mailen (TRL) arabera, eta industria-demostragailu eta baliozkotze tekniko moduan aurkeztuko dira, merkatuan txertatzeko aukerarekin.

Aliantza honen bidez, Vicomtechek bere ikerketa-gaitasuna eta IA aplikatuan duen espezializazioa ekartzen ditu, eta SEIDORrek, berriz, soluzio teknologikoak ezartzeko esperientzia eta merkaturako sarbidea. Helburu partekatua da berrikuntza teknologikoa aplikazio zehatz, erabilgarri eta gizartean zein ekonomian eragina duten bihurtzea.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak