Aktualitatea
15.03.2024
Vicomtech Zentro Teknologikoak Lehendakariaren bisita jaso du Adimen Artifizialeko teknologiarik aurreratuenak ezagutzeko
Bertako instalazio eta laborategietan barrena egindako ibilbidean, Vicomtech zentroak Lehendakariari hainbat sektore eta aplikazio-eremutarako Adimen Artifizialeko soluzio digital aurreratuenak erakutsi ahal izan dizkio
08.03.2024
DAPLIA, gerrialdeko patologiak hobeto diagnostikatzeko sare neuronal artifizialetan oinarritutako proiektua, amaitu da
Adimen Artifizialaren bidez eta Atrys konpainiarekin lankidetzan, Vicomtech zentroak baheketa automatikoko tresna bat garatu du erradiologoek erresonantzia magnetikoko irudiak aztertzen ematen duten denbora murrizteko eta, horrela, gehien nagusitzen diren gerrialdeko patologiak detektatzeko.
05.03.2024
Vicomtech-ek industriaren eraldaketa iraunkorrerako SMARTEYE proiektuan parte hartzen du
Proiektuak, Euskadiko eragile zientifiko-teknologikoekin eta unibertsitateekin lankidetzan, industria baliabideen optimizazioranzko trantsizioa erraztea du helburu, garapen iraunkorrari lagunduz
26.02.2024
Mision Gates, Vicomtech zentroak diseinatutako soluzio teknologikoa, Eroski konpainiaren kudeaketa logistikoa optimizatzeko
Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Teknologien ikerketaren eta Adimen Artifizialaren erabileraren bidez, Vicomtech zentroak informazio logistikoa ahots bidez erregistratzeko eta automatikoki kontsultatzeko plataforma bat garatu du, konpainiaren ekosistemari eta euskal retailaren sektoreari abantailak eskainiz.
11.02.2024
Emakumeak eta neskak: Zientziak behar zaituzte!
Gaur, otsailak 11, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Zientzian, eta Vicomtech-en emakumeek eta neskek komunitate zientifiko eta teknologikoan duten zeregin handia nabarmendu nahi dugu.
08.02.2024
Vicomtech zentroak 5G Loginnov proiektuan parte hartzen du, 5G teknologien bidez logistikako eta portuetako berrikuntzan oinarrituta.
ERTICO buru duen proiektuak Europako garraioaren eta logistikaren egungo bilakaerari lagundu dio, etorkizunean garraio konektatuagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa lortzeko bidea erraztuz.
25.01.2024
Vicomtech Zentroak Emakumeak Zientziaren 8. edizioan parte hartzen du
Hogeita hamabi euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 8. edizioa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban
23.01.2024
Vicomtech zentroak INNOLAB Bilbaorekin bat egin du, enpresak eta teknologia soluzio digitalen bidez konektatzeko proiektuaren aldeko apustua eginez
Sidenor eta Ikerlanekin batera, Vicomtech INNOLAB Bilbaon sartu da, erakundeak teknologiaren eta berrikuntzaren alde mantentzen duen konpromisoan lagunduz, egungo enpresa eta gizarte erronkei irtenbide digitalak bilatuz.
18.01.2024
Vicomtech zentroak egoitza inauguratu du Zorrotzaurren
Egoitza berriaren helburua da Bilbo-Bizkaia AAren esparruan teknologia digital aurreratuen hub gisa indartzeko laguntzen jarraitzea, talentuaren hazkundea erakarri eta bultzatzea, Euskadiren eta bere enpresen gaitasun zientifiko-teknologikoa indartzeko eta berrikuntzaren bidez enpresa-ehunaren trantsizio digitalean eta jasangarritasunean laguntzea
04.01.2024
Aurten ere, zentroak Adecco Fundazioarekin, “Utzi istorioak, ezgaitasuna ezagutu” kanpainaren barruan kolaboratzen du
Ekimenaren helburua desgaitasuna duten gazteen benetako istorioak ezagutzea da. 2024ko egutegian daude jasota, eta desgaitasunaren inguruan dauden etiketak eta estigmak eraistea dute helburu.
22.12.2023
Aurten ere, Vicomtech-ek STEAM talentua bultzatu du
Zentroak bere 2023a talentua erakartzeko duen konpromisoarekin markatzen du, etorkizuneko ikertzaileentzako prestakuntza eta lan-aukerak azpimarratuz.
18.12.2023
Vicomtech-ek ADAPT-IA koordinatzen du, Euskarazko Hizkuntzaren Teknologiei aplikatutako Adimen Artifiziala ikertu eta garatzeko proiektua
UPV/EHU, MAFEX, Artificial Intelligence Center edo UZEI bezalako erakundeek osatutako partzuergo batekin batera, proiektuak I+G jarduerak integratuko dituen prototipo bat garatzen du kide eta sektore bakoitzeko, EAEko hainbat sektoretako prozesu industrialetan integratzea sustatu eta naturalizatzeko helburuarekin.
23.11.2023
Telmo Fernández De Barrenak “Best Student Paper Award” saria jaso du, " Innovative Intelligent Industrial Production and Logistics. 2023" konferentzian
Vicomtech-eko Data Intelligence for Energy and Industrial Processes ren ikertzaileak sari bat jaso du bere paperagatik, “5G and MEC based Data Streaming Architecture for Industrial AI”, azaroaren 15ean, 16an eta 17an Erroman aurkeztua
17.11.2023
Urtero bezala, Vicomtech "Basque Open Industry" ekitaldian parte hartu du, euskal industria adimendunaren jardunaldi garrantzitsuenean, Bilboko BECen ospatuta
BAIC (Basque Artificial Intelligence Center), BRTA (Basque Research & Technology Alliance) eta Basque Digital Innovation Hub-ekin (BDIH) batera, Vicomtech Zentorak ekitaldi garrantzitsuenetako batean parte hartu du, euskal produkzio-sarean abangoardiako teknologien arloan.
07.11.2023
Polizia robotek Malagako kaleetan patruilatuko dute 2024tik aurrera, 5G+TACTILE proiektuaren barruan
Bere funtzio nagusietako bat abiadura handiko patineteak detektatzea izango da, Vicomtech-ek 5G sareetan bere ezagutza eta teknologiak eskaintzen baitizkie.
23.10.2023
Urriaren 24an eta 25ean, Vicomtech-ek Bruselan egindako Security Research Event 2023 ekitaldian parte hartuko du, aurten Europako Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzaren esparruan
Konferentzia urtero egiten da, eta bertan industriako profesionalak, arduradun politikoak eta erakunde zientifikoak biltzen dira Europako segurtasunaren arloko ikerketaren gaur egungo erronkak eztabaidatzeko.
19.10.2023
Arrakastaz amaitu da Vicomtech-ek antolatutako Web 3D Teknologiari buruzko urteko hogeita zortzigarren konferentzia
Urriaren 9, 10 eta 11n, konferentziak metaversoaren irekierarekin eta elkarreragingarritasunarekin lotutako gaiak jorratu ditu, etorkizunean izango duen iraunkortasunaren ikuspegia eskainiz.
17.10.2023
Segurtasun-indarretako profesionalak, zientzialariak eta EBko datuen analisian adituak, Vicomtech, besteak beste, FALCON proiektuan batzen dira, iruzurrezko ekintzak ulertu eta horiei aurre egiteko
Europar Batasunak abiarazi eta finantzatu berri duen proiektuak, 15 herrialdetako 25 bazkide ditu, eta ustelkeriaren eta antolatutako delinkuentzia-sareen aurkako borrokan laguntzeko beharrezkoak diren tresna teknologikoak ematea du helburu.
10.10.2023
Vicomtech zentroak AutoTrust proiektuaren lehen bilera egingo du bere instalazioetan, CCAM Mugikortasun Autonomoaren sektoreari aplikatutako Adimen Artifizial Fidagarriaren garapenean oinarrituta
Atzo proiektuaren lehen bilera teknikoa egin zen, eta bertan 8 bazkideak Vicomtech zentroaren instalazioetara joan ziren proiektuari hasiera emateko.
03.10.2023
Vicomtech-eko Hizketaren Teknologien eta Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren Departamentuko ikertzaileek emaitzarik onenak lortu dituzte Tesalonikako (Grezia) CLEF 2023 konferentziako tailer batean
Elena Zotova, Aitor García Pablos doktorea, Montse Cuadros doktorea, Vicomtech-eko Hizketaren Teknologien eta Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren Departamentuko ikertzaileek, Hitz Zentroko German Rigau doktorearekin batera, BioAsq tailerreko MedProcNER zereginean aintzatespena lortu dute, CLEF 2023 hitzaldiaren esparruan.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.