Vicomtech-IK4k ITS European Congress 2017an parte hartzen du hitzaldi batzuk eta mahai-inguru batekin

21.06.2017

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Vicomtech-IK4k Estrasburgon, Frantzian, ospatzen den ITS European Congress 2017an parte hartuko du.

Oihana Otaegui doktoreak, Garraio-sistema Adimendunak eta Ingeniaritza saileko zuzendariak, bi sesio ofizialetan parte hartuko du. Lehenengoaren izenburua “Driver Status Monitoring using Computer Vision” da eta ekainaren 20ean ospatuko da 11:00etatik 12:30etara Berlin aretoan, PR01 – Training needs on new technologies for fleet managers and drivers eremuan.

Bigarrenak “inLane: Lane Level Navigation Application” izenburua dauka eta ekainaren 20ean ospatuko da 14:00etatik 15:30etara Bruxelles aretoan, SIS16 – Exploiting computer vision and GNSS applications for ADAS and digital cartography eremuan.

Eta gainera, Europako Batzordeak duen stand-ean Automated Driving panel izena duen mahai-inguru batean arituko da VI-DAS “Vision Inspired Driving Assistance Systems” proiektuaren inguruan.

Kongresu hau ITS – garraio-sistema adimendunak, ingelesez- sektorean dagoen ekitaldi handiena bezala hartzen da. ITS Congress hauek, bai Europa mailakoak baita mundu mailakoak ere, hiru arlo nagusietan banatzen dira: Kongresu-programak, Demoak eta Erakusketak. Hiru arlo hauetan parte hartzeak aukera ikaragarria da azken teknologia eta zerbitzuak erakutsi eta azaltzeko, ikuspegi ezberdinarekin bakoitzarentzat.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay