Azalera konplexuen neurtzea industria-instalazioetan

GKN

Azalera konplexuen neurtzea industria-instalazioetan

Teknologiak:

Computer Vision

Erronka

Enpresa-testuinguru izugarri lehiakorrean, erabakiak eraginkortasunez eta arrisku txikienarekin hartzeko gaitasuna da arrakastaren gakoa. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta informazio baliotsu gehien izatea eta denbora errealean modu eraginkorrean prozesatu ahal izatea; beraz, produkzio-prozesuen automatizazioa eta monitorizazioa lortzea da erronka.

Vicomtechek proiektu honetan egiten duen lana bi erronka teknologiko nagusiri erantzuten die:

  • Batetik, neurketa-denbora murriztea, orain arte eskuz egin dena bi fasetan: lehenik, metrologia-laborategi bateko aditu batek, eta, ondoren, plantako langileek, eskuzko kalibreen bidez.
  • Lantegian bertan egin ahal izatea, laborategi batera joan beharrik izan gabe

Proposatutako soluzioa

Eskaneatzeko ekipo bat eta 3D puntuen hodeiak prozesatzen dituen SK/inspect proiekturako garatutako softwarea instalatu dira, aztertutako objektu bakoitzeko 3 milioi puntu baino gehiago harrapatzera irits daitezkeenak. Software horrek neurketa-prozesuaren fase guztiak biltzen ditu, prozesua definitu, neurketak egin eta emaitzak 3D bisore elkarreragile baten bidez ikusteko.

Emaitza

  • Langilearekiko interakzioa sinplifikatu da, neurketa-ekipoa metrologiari buruzko ezagutzarik izan gabe erabili ahal izateko.
  • Prozesua ahalik eta gehien automatizatu da
  • Urrutiko kontrol-tresnak jarri dira, kontrol-plana behar bezala gauzatzen ari dela ziurtatzeko

Proiektu honi esker produktibitatea %4 hobetu dugu eta txatarretan %20tik gorako murrizketa eman da

Jorge Palomar

VS Manager GKN Driveline Legazpi

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

Ensanche eraikina,
Zabalgune Plaza 11,
48009 Bilbo (Espainia)

close overlay