3Dn Simulazio Interaktiboa

LANTEK

Lantek eta Vicomtechek bere lankidetza indartu dute BeroSim proiektuarekin lortutako emaitzetatik abiatuta. Ekimen horrek eredu birtual bat jartzen du erabiltzailearen eskura. Eredu horrek aukera ematen du beroak txapari nola eragiten dion ikusteko, ebakitzen den heinean, eta materialean zer eragin izango duen aurreikusteko (deformazioa, lodieran edo kalitatean aldaketak, etab.), plasma edo laser bidezko ebaketa-prozesuan eragindako gehiegizko tenperaturaren ondorioz. Proiektu horri esker, industriaren eskura jartzen zen ekoizpen-eraginkortasuna handitzeko berrikuntza, baliabideen aurrezpen garrantzitsuak ahalbidetuz, mozketa-prozesuan aurrea hartuz eta deformazio posibleak saihestuz.

Konpromiso berritu horren bidez, bi erakundeek beste urrats bat egin dute metalaren eta txaparen eraldaketaren industriari konponbide eta zerbitzu berritzaileak eskaintzeko, haien premiei erantzungo dietenak eta benetako eta etengabeko balio erantsia emango diotenak. Vicomtechek ikerkuntzan lortutako aurrerapenei esker, ebakitzeko buru anitzeko makinek hedapen matematikoa dute, eta horrek euskarria ematen die eta errendimendua hobetzen die.

Irtenbide horren emaitzak egiaztatu eta alderatu egin dira software komertzialak lortutakoekin, eta guztiz gogobetegarriak izan dira. Exekuzio-abiadura handia lortu da hardware grafiko modernoa (GPU) erabiltzeari eta simulazio interaktiboko ingurune batean integratze funtzionalari esker. Aurrerapen teknologiko horren emaitzak Journal Materialsek bermatzen ditu, inpaktu handiko argitalpen zientifikoa baita, eta "Fast Analytic Simulation for Multi-Laser heating of Sheet Metal in GPU" izenburua duen ikerketa honen berri eman da.

Aurrerapen horiek honako onura hauek ekartzen dizkiete sektoreko industriei:

Alde batetik, zenbakizko kontroleko programak (NC, ingelesezko siglak) optimizatzeko tresna bat jartzen da metalaren eta txaparen industriaren eskura, plantara eraman aurretik, eta, ondorioz, giza baliabideak eta baliabide materialak aurrezten dira.
Bestalde, exekuzioan lortutako abiadurari esker, test eta optimizazio gehiago egin daitezke diseinuaren denbora berean.
Hirugarrenik, txapan tenperatura begiz egiaztatzeak diseinatzaileei laguntzen die ulertzen eta identifikatzen nestingaren zein zati diren problematikoak eta zein ez.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay