Adimentsua den alarma zentral baterantz.
TOIACS
Iraupena:
01.03.2017 - 31.12.2018
Helburu zientifiko teknologikoak
Lehenik eta behin, adimen artifizialeko sistemetan oinarritutako analisi bat egiten saiatu gara, ingurunea edo aztertu nahi den azpiegitura kritikoa ulertu ahal izateko. Adimen artifizialaren garapenak machine learning eta deep learning tekniketan oinarrituta daude, monitorizatu nahi diren eszenetan alarmak interpretatzeko eta ezohiko gertaerak detektatzeko. Era berean, sistemari funtzionalitateak edo gaitasunak ematen saiatu gara, online ikaskuntza gainbegiratuta zein gainbegiratu gabe egin ahal izateko.
Bestalde, sistemaren integrazioa egin da, balidazioa probatu da. Lan pakete honen helburua izan da ikertutako eta garatutako teknologien bideragarritasuna aztertzea datuen analisirako, adimen artifizialerako, deep learningerako, segurtasunaren sektorean eta ingurune errealetan anomaliak detektatzeko, soluzio horiek alarmak edo back officea kudeatzeko zentral batean integratzeak ekarriko dituen abantailak baloratu ahal izateko.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


