Diagnostiko eta terapia aplikazio biomedikoetarako bionanomaterialak

bmG17

Iraupena:

27.02.2017 - 31.12.2018

CIC biomaGUNE buru duen elkarlanerako ikerketa ekimen honetan, alde batetik, biomarkatzaile zehatzen antzematearen detekzioRako sentikortasun handiagoa duten eta bionanomaterialetan oinarritutako teknologiak garatuko dira. Zehazki, arreta puntuetan era azkar eta erraz batean erabiltzeko aukera emango duten eta kostu txikiko hautemate eta diagnostiko gailuetarako sistemen integrazio modua ikertuko da.

Helburu hau lortzeko, hurrengo alderdiak aztertuko da:
1. Fibrosiaren inhibizio eta diagnostikorako proteina-nanokluster nanosentsore hibridoak garatzea.
2. Gaixotasunen monitorizazioa ahalbidetzen duten bionanomaterialak erabiliz irudi bidezko teknika ez-inbaditzaileak garatzea.
3. Nanopartikula metalikoetan, bereziki nanopartikula erdieroaleetan eta urrezkoetan, oinarritutako biosentsoreak garatzea.
4. Point-of-care (POC) edo arreta-puntuan erabiltzeko detekzio sistemen integrazioa.

Bestalde, garatutako bionanomaterialak minbiziaren eta fibrosiaren terapia berrien bilaketan aplikatuko dira. Hurbilketa berri hauek, molekulen bideratze modu berrien bidez, egun dauden tratamenduen eraginkortasuna hobetu ez ezik, ordezko terapiak eskainiko dituztela aurreikusten da.

Horretarako, arlo hauetan gauzatuko dira ekimenak:
1. Fibrosiaren markatzaileen inhibizio eta diagnostikorako nanosentsoreen aplikazioa.
2. Minbiziaren aurkako botiken biderapen eraginko eta selektiborako bionanomaterialen garapena,.
3. Tumoreen tratamenduarekiko erantzunaren jarraipenean kontraste eragile gisa jarduteko bionanomaterialen garapena.
4. Biomaterialek tumoreetan duten difusioaren eta terapiaren erantzunaren jarraipena egiteko irudi tresnen garapena.
5. Ehunen birsorkuntzan aplikatzeko karbonoan oinarritutako bionanomaterial eroaleen garapena.

Proiektuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko honako agenteen partaidetza du: Tecnalia, Cidetec-IK4, Ceit-IK4, Gaiker-IK4, Vicomtech, Biodonostia, UPV/EHUko Biofisika Institutua, eta UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko Mikrofluidika taldea eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzari esker garatzen ari da.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay