Ikerkuntza biomedikoaren eta medikuntza pertsonalizatuaren azelerazioa

eOsasuna eta Ongizatea

Ikerketa-prozesuak eskalatzen laguntzen dugu, eta, horretarako, sektorean eskarmentua daukaten diziplina anitzeko lantaldeak osatzen ditugu.

Ikerkuntza biomedikoaren eta medikuntza pertsonalizatuaren azelerazioa

Ikerketa biomedikoaren sektorearekin egiten dugu lan, gure teknologia eta ezagutza aplikatu, eta, hala, ikerketa-lana bizkortu eta prozesuen eraginkortasuna maximizatzeko helburuarekin. Zehazki, hauek ikertu eta garatzen ditugu:  

  • Farmazia-industriaren eraldaketa digitalerako soluzio aurreratuak 
  • Adimen artifiziala eta Big Data, doitasunezko medikuntza garatzeko 
  • Bioinformatikako soluzio aurreratuak 
  • Irudi-biomarkagailuen garapena 
  • Prozesu biologiko eta terapien in silico simulazioa eta modelaketa konputazionala 
  • Ikuskaritza bisualeko prozesuen automatizazioa
  • Proiektu nagusiak
  • Lotutako albisteak

28.02.2023

Vicomtech-ek Europako LUCIA proiektuan parte hartzen du, biriketako minbizia hobeto maneiatzeko eta tratatzeko eremua prestatzeko sortu den ekimenean.

Proiektua otsailaren hasieran abiarazi zen Technion enpresak Haifan (Israel) dituen instalazioetan. Bi eguneko topaketa batean, partzuergoko 60 bat adituk proiektuaz zuten ikuspegia partekatu, ideiak trukatu eta ekimen batean parte hartzeko gogoa erakutsi ahal izan zuten. Ekimen horrek egun dagoen minbizi oldarkor eta hilgarrienetako batean jartzen du arreta: biriketako minbizian.

05.01.2023

Synthema abian jarri da, mugaz gaindiko hub bat sortzeko helburuarekin, gaixotasun hematologiko arraroetan datu sintetikoak sortzeko eta anonimizatzeko adimen artifizialeko teknikak garatzeko eta baliozkotzeko.

SYNTHEMAren helburua da mugaz gaindiko hub bat ezartzea, Adimen Artifizialeko (IA) eredu berritzaileak garatzeko eta baliozkotzeko, datu klinikoak anonimizatzeko eta gaixotasun hematologiko arraroetan datu sintetikoak sortzeko.

29.06.2022

Vicomtech-ek Osasun Digitalari eta Medikuntza Pertsonalizatuari aplikatutako IAren teknologien gakoak azaldu ditu Bilboko Zabalgune Eraikinean

Ekitaldia 2022ko ekainaren 23an izan zen, Bilboko Zabalgune eraikinean, eta hainbat enpresa, osasun-erakunde eta administrazioak parte hartu zuten.

23.05.2022

Adimen Artifiziala Osasun Digitalerako eta Medikuntza Pertsonalizaturako. 2022ko ekainaren 23a - Zabalguneko eraikina, Bilbo

Jardunaldi honen helburua errealitateak eta prospekzioa erakustea da, Adimen Artifiziala Osasun Digitalean eta Medikuntza Pertsonalizatuan aplikatzeko aukerak identifikatzen laguntzeko, bai enpresei, bai erakunde sanitarioei eta administrazioei.

11.05.2022

Vicomtech eta Aingura Ilot-ek IoT Solutions World Congress 2022 jaialdian parte hartuko dute Bartzelonan «digital Twin for pick and place with high speed automation» testbed-arekin

Ekitaldia maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo da Bartzelonan, eta gaur egungo industria iraultzen eta eraldatzen ari diren nazioko eta nazioarteko hainbat konpainiaren soluzio eta teknologia berritzaileak biltzen eta erakusten ditu.

03.05.2022

Zinemaldiaren laugarren deialdiak, Startup Challenge izenekoak, bigarren lehiaketa bat dakar, ekintzaileentzat eta estatu mailako startup-entzat.

Lehiaketa berri hau 'Spanish Screenings: financing & Tech' -en parte da eta Europako txapelketarekin batera egingo da. Lehiaketa berri honetan Vicomtech-ek ere parte hartuko du epaimahai bezala. Izena emateko azken eguna ekainaren 3a da.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak