Estandarretan oinarritutako metodoa, bideo-fitxategiak bilatu eta analizatzeko

Savasa

Iraupena:

01.12.2011 - 31.05.2014

Teknologiak:

Computer Vision

SAVASA proiektuak xede du bideo-fitxategiak bilatzeko plataforma bat sortzea, baimendutako erabiltzaileek kontsulta semantikoak bideo-fitxategi desberdinetan, urrunekoetan zein ez interoperagarrietan egin ditzaten. Proiektuak computer vision, bideo-berreskuratzearen eta bideo-analisi semantikoaren egungo joerak ustiatuko ditu. Horrez gain, emaitzak banatutako sistemetan eta software-zerbitzuetan heda daitezkeela ziurtatu nahi da.

Dena dela, ez du askorako balio beste teknologia batzuetarako teknologia garatzeak. Horrenbestez, beharrezkoa da etika- eta lege-adituek eta batik bat bideo-fitxategien instalazioetako eta zerbitzuetako erabiltzaileek parte hartzea, legea betearazteko agentzien eta autoritate judizialen beharrak eta babes zibilean lan egiten dutenen eta erakundeen eguneroko beharrak asetzeko. SAVASA partzuergoak rol horietako bakoitza betetzen du.

Funtsean, SAVASA-k sistema interoperagarritasuna/bateragarritasunaren muga (hau da, edukitzaile- eta konpresio-formatuen artean) gainditu duten IKT teknologietako erreferentziak baliatu egingo ditu. Proiektuak fitxategi-integrazio bateratua eta bilatze eta indexazio komunerako hurbilketa darabiltzan plataforma-prototipoa ezarriko du. Horrez gain, proiektuak bideo-analisirako eta analisi semantikorako tresna pertsonalizatuak eskainiko ditu, erabiltzaileei balio erantsia emateko, legezko markoen eta etikoen barruan funtzionatuta, betiere. Proiektuak teknologiak eta prozedurak estandarizatzeko muga/eskakizun teknikoen analisia egingo du, erabiltzaileen bidez plataforma-prototipoaren azterketa balioztatuz. Azkenik, SAVASA-k ezarritako proiektu-egiturak denbora errealeko zerbitzatze-beharrak, legezko eskakizunak eta etikoak eta erabiltzaileen beharrizanak orekatuta eta aseta daudela ziurtatuko du.

http://www.savasa.eu/

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay