Industria-inguruneetarako plataforma aurreratu integral eta moldagarria
EGIZU
Iraupena:
25.01.2017 - 24.07.2018
Proiektu honen helburua da industria inguruneetarako kudeaketa softwarean aplika daitezkeen konputazio afektiboko teknika berriak eta interfaze egokitzaileak ikertzea. Beraz, ikerketa aplikatuan aurrerapen esanguratsua lortu nahi da, egokitzapen eta afektibitate interakzioan, industria kudeaketako softwarean integratu eta testatu ahal izateko. Balidatzeko eta erabiltzeko, i68 izaroko kudeaketa-plataforma erabiliko da. Plataforma horren gainean, ikerketaren aurrerapen progresiboak probatuko dira azken erabiltzaileen talde adierazgarri batekin. Egokitzapena gauzatzeko, hardware sentsoreetatik zein software algoritmiatik datozen datuen konbinazioa erabiliko da.
Horrela, kostu txikiko gailuak erabiliko dira erabiltzailea instalazioan kokatzeko (adibidez: beacons, wifi antenak...), baina baita erabiltzailearen profil zehatzarekin (ezagutzak eta esperientzia) eta haren egoera emozionalarekin lotutako informazioa ere, gailuaren kameraren bideo sarreratik eta sistemarekin dituen interakzioetatik ondorioztatuta. Sarrera horien bidez, informazioa erabiltzaileari hobeto egokitzen ote zaion ikertuko da. Egokitzapen horrek automatikoa eta gardena izan beharko du erabiltzailearentzat, eta edukiak berak barne hartuko ditu, testu-informaziotik hasi eta 3D simulazio konplexuetara arte, bai eta prozesuetara ere, prozesuaren informazioa erabiltzaile bakoitzaren behar zehatzetara egokituta.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.


