Komunikabide-zerbitzu dinamikoak sortzea, egokitzea eta gailu guztietan argitaratzea

Mediascape

Iraupena:

01.09.2013 - 22.11.2016

Webguneetan oinarritutako aplikazioak sortzeko joera argia da gaur egun, eta joera horrek HTML5-ren aurrerapena gidatzen du, gero eta gailu gehiago gai baitira aplikazio horiek erabiltzeko. Dena dela, gailu horietako aplikazio gehienak elkarrengatik bereizita daude, edo kasurik onenean, lotura lausoa dute. Konektatutako telebista-sektorean, bigarren pantailan oinarritutako irtenbideek gero eta interes handiagoa pizten dute, eta horrek garbi erakusten du erabiltzaileek esperientzia sendoagoak nahi dituztela gailuetan eta horien aplikazioetan. Alabaina, igorleek eta aplikazioen garatzaileek plataforma bakoitzera egokitutako irtenbide tekniko konplexuak ezarri, banatu eta mantendu behar dituzte horretarako. Erabilera askoko irtenbide batek aukera emango luke gailu-xedeetatik independenteak diren aplikazioak ezartzeko eta aplikazioa bera hainbat erabiltzaile-gailutan erabiltzeko. Horrela, erabiltzaileek funtzionalitatearen piezak gailu batetik bestera aldatuko lituzkete, modu intuitiboan, eta aplikazioa berez egokituko litzateke gailura. Oinarrian, erronka, zerbitzu-garapen konektatuan aurrera egitea da. MediaScape-ek erabiltzaile anitzeko zerbitzu konektatu aurreratuetarako oinarriak eratuko ditu, HTML5 paradigman integratutako hurbilketa estandarizatu baten bidez. Horrez gain, proiektuak xede du telebista, ordenagailua eta mugikorra uztartzen laguntzea, multimedia-edukiak eta aplikazioak/zerbitzuak hainbat gailutara denbora errealean bidali eta sinkronizatzen dituen irtenbide estandar baten bitartez. W3C partzuergoarekin eta HbbTV eta YouView zerbitzuekin elkarlanean, MediaScape konpainiak komunikabideak bistaratzeko erabiltzaile eta gailu anitzeko zerbitzuak sortuko ditu, europar erabiltzaileentzat. Horrela, zerbitzu-kontzeptu eta negozio-modelo berriak sustatuko ditu, estandarretan eta interoperagarritasunean oinarrituta. Talde gisa, proiektuaren partzuergoak helburua lortzeko beharrezko ezagutzak eta trebetasunak biltzen ditu.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay