Osagai elektronikoak eskuz muntatzeko prozesuetan langileari laguntzeko sistema

SIVI

SIVI proiektua osagai elektronikoak ikusmen artifizialaren bidez eskuz muntatzeko postu baterako gainbegiratze- eta gidatze-sistema bat garatzean datza. Gaur egun, langileek osagai elektronikoak muntatzen dituzte plakan, jarraibide-orri bati jarraituz, eta kalitate-kontrola a posteriori egiten da. Bezeroak identifikatu zuen prozesu horretan muntaketako errore asko gertatzen direla, eta horiek denbora eta materiala galtzea eragiten dutela.

Vicomtechek sistema bat garatu du, bereizmen handiko kamera bat, zuzenean muntaketa-eremura begira dagoena, eta ikusmen artifizialeko tekniken eta machine learning tekniken bidez, osagai elektroniko bat behar bezala muntatu dela detektatzeko gai dena.

Erronka teknologiko nagusia osagaiaren eta plakaren arteko sailkapenean datza. Askotariko osagai elektronikoak eta plakak daude, eta, beraz, ezinezkoa da sailkapen-eredu bakarra erabiltzea. Vicomtechek sailkapen eredu zainduak sortzeko sistema bat garatu du, data augmentation tekniken bidez, hondo neutro baten gainean hainbat osagairen argazki soil batetik abiatuta eredu fidagarri bat sortzeko gai dena.

Gainbegiratze-sistemari esker, langilea une oro jabetzen da plakaren egoeraz, hau da, muntatu dituen osagaiez eta muntatzeke dauden osagaiez. Gainera, sistemak gidatze-funtzioa eskaintzen du, muntaketa-ordena optimoa gomendatzen duena. Sistema berri hori erabiltzearen ondorioz, errore kopurua eta muntatzeko denbora murriztu dira, eta langilearen erosotasuna eta segurtasuna handitu dira.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak